Portugalete, Bizkaia. Gaur irailaren 8a da, Euskal Diasporaren Eguna, eta agindu bezala Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak plataforma digitaletan ezarri du, hain zuzen ere Diasporari esker onez eta errekonozimenduz eskaini dion 'Urrundik' kantua. Gogora dezagun kantari bizkaitarrak harreman oso estua duela Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorriko lagunekin, bereziki Latinoamerikako euskal komunitateekin, eta hainbat aldiz eman izan dituela kontzertuak euskal etxeetan edo euskal etxeak laguntzaile. Argentinako Paraná hiriko Urrundik Euskal Etxekoekin harreman berezia duelarik, 'Urrundik' kantuarekin euskal diaspora osoko lagunak omendu nahi izan ditu.
Kantuaren koroetara, bestalde, euskal diasporako hamaika lagunen ahotsak bildu ditu. Argentinatik Begoña Tisera, María Silva Soloaga, Carolina Bravo, Sabrina Otegui, Valeria Aramburu eta Juan Carlos Borrás; Brasildik, Ederson Otharan, Juliana Batista eta Eusko Brasildar Etxeko Oskar Goitia, María Cecilia Medina, José Pérez eta Dunia Karolina Salazar; Kubako Odalys Echevarria; Japoniako Hidenao Dohino; Mexikotik, Nancy Romano Echavarria, Haizea Elizondo Gorroño eta UNAMeko Euskara Irakurletzako kideak; Uruguaitik, María Noel Abella Aiscar eta Federica Zieleniec; Txiletik, Angel Espinoza eta Carmilla Karnstein; eta Kolonbiako Iker Guillermo López.
Hona kantuaren hitzak:
Atlantikoak banandu bagaitu ere
Malkoek ikusten ez utzi arren
Nostalgia itzelean murgildurik
Zure dantzari lotuta, zutik.
Gure aberriak ditu bi arima
Zure askatasuna da gure ametsa
Arbasoen aztarna mendez mende
Gure barnean bizirik segitzen.
Urrundik, Urrundik beti gure bihotzean
Urrundik, Urrundik zure penak, gureak.
Txapela eskaintzen dizuegu
Eskerrik onenak emateko
Gure kultura lau haizetara
“Presencia Vasca” irratsaioz
Euskal Herritik Ameriketaraino
Urez betetako zeru
Hamar mila kilometro
Sentimendu bat tinko
Kantua, hemen entzun daiteke
-Proiektuari buruzko informazio osoa, hemen
-Joseba Gotzonen webgunea: www.josebagotzon.com