euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporan ere, “Zuetaz harro”, euskal etxe askotan Emakumeon Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi ugari

2024/03/08

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko zenbait euskal etxek antolatutako ekitaldietako irudiak
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko zenbait euskal etxek antolatutako ekitaldietako irudiak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Martxoaren 8a, oroitzapen, aldarrikapen, omenaldi, borroka, ikusarazte, salaketa eta ospakizun-eguna da. Azken urteotan gertatu ohi den bezala, Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Argentinako euskal etxe ugarik modu desberdinetan egingo dute bat ospakizunarekin. Jarraian, hitzorduetako batzuk partekatzen ditugu:

- Viedma Patagoneseko Aberri Etxea lanean ari da, duela hiru urte, “Emakume euskalduna Patagonian. Euskal diaspora Argentinan. Argentinako Ipar Patagoniako memoria, kultura, tradizioak eta bizi-esperientziak genero-ikuspegitik babeste”n. Egunarekin bat eginez, memoria historikoa berreskuratzeko ikerketa honen zati batzuk argitaratuko dituzte sare sozialetan, “Diaspora ikusgarri egin zuten ikusezinak” berreskuratzeko eta gogoratzeko asmoz.

- Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak, Euskal Zinema Ibiltariaren eskutik, eta egunarekin bat eginez, atzo aurkeztu zuen "20.000 erle-espezie" (2023), Estibaliz Urresolaren film laudatua. Bihar, larunbat 9an, 18:30etan, 18 kaleetako ibilaldia egingo dute Chacabucoko kaleetan barrena. Profesionalen laguntza izango dute, berotzeko dantzarekin eta luzamenduekin. Horrez gain proposamen alternatiboak eskainiko dituzte euskal elkartearen egoitzan: jokoak, zozketak eta askaria. Encanto de Mujer musika taldeko emanaldiarekin emango diote amaiera jardunaldiari.

Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak eguna ospatzeko Partaidetza Aktiboko Topaketa batean parte hartzeko gonbitea luzatu du martxoaren 15ean, ostirala, 18etan elkartearen egoitzan. Parte-hartzaile bakoitzak ekarpen artistiko, kultural edo didaktiko bat egingo du eta merienda osasuntsu bat partekatuko dute.

- Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteak Emakumeen Galeria bat aurkeztuko du eta 15:30etan egoitza sozialean biltzera gonbidatzen du Buenos Aires hiriko 8M Asanbladak gaurko deitutako martxarekin bat egiteko.

- La Platako Euzko Etxea, joan den asteartean, otsailaren 27an, izandako sutearen ondorioz une zaila ari da bizitzen. Euren egoitzako espazioen erabilera mugatua dutenez, Euskal Etxeko Genero sailak ezin izango du aurten bere ohiko deialdia gauzatu eta ospakizuna birtualki egingo dute, sareen bidez argitalpenak eginez.

- Villa Maríako Euzko Etxeak gaur, martxoaren 8an, 21etan, Emakumearen Eguneko Afari-dantzaldia egingo du bere egoitza sozialean. Kapela edo kapelinarekin parte hartzea proposatzen dute, afari bat zozketatuko dute eta ondoren dantzaldi bat izango da adin guztietako emakumeentzat, dj batek girotuta.

- Tandilgo Gure Etxeak, Idraet Institutuaren eskutik, gaur ostirala, 17:30etan, Euskal Etxearen egoitzan burutuko den azala zaintzeko eta automakilaje Tailerra antolatu du.  



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia