euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporan ere San Fermin giroak gorriz eta zuriz tindatu ditu hainbat euskal eta nafar etxe (I)

2015/07/13

Buenos Aireseko Nafar Etxeko kide eta dantzariak, 2015eko Sanferminetan (argazkia NE)
Buenos Aireseko Nafar Etxeko kide eta dantzariak, 2015eko Sanferminetan (argazkia NE)

PUBLIZITATEA

Iruñetik ia hamar mila kilometrora eta zinez neguan sartuta Argentinako euskal eta nafar etxeek ere ospatu dute San Fermin eguna, egiazko zezen barik baina dantzatzeari eta zapi gorriak astintzeari utzi gabe. Jai batzuk uztailaren 7an bertan egin dira, beste batzuk, uztailaren 9an Argentinako Independentzia Egunaren ospakizunekin batera, eta datozen egunetan ere izango dira. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, 2015eko argentinar Diasporako Sanferminetako lehenengo argazki galeria.

Buenos Aires, Argentina. Tradizionala bezain koloretsua da San Fermin jaia eta festako ohituren baitan urtero eskaintzen diete euskal eta nafar etxeek txupinazoa Argentinako euren komunitateei; zenbait lekutan baita buruhandi eta erraldoiak ere, dantzekin eta beste hainbat irudi paregaberekin batera. Urtero bezala, EuskalKultura.com-ek hainbat irudi bildu ditu gure irakurleen artean zabaltzeko.

Lehenengo multzo honetan Arrecifes, Azul, Bolivar, Buenos Aires, Macachin, Mendoza, Olavarria, Rio Cuarto eta Viedmatik jasotako materiala. On egin!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia