Vitoria-Gasteiz. Euskadiko agerkari ofizialak ez du oraindik ebazpena argitaratu --datozen egunetan egingo du--, baina horretarako tramiteak oso aurreratuta daudela, eta Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak jadanik sinatua duenez, Euskaletxeak.net atariak aurreratu egin du edukia eta 2010eko edizioan larrialdietarako dirulaguntza hau jasoko dutenen zerrenda eta datuak argitaratu ditu. 85 persona, 23 euskal etxeko parte direnak dira aurtengo onuradunak.
-Hemen irakur daiteke ebazpena eta onuradunen zerrenda (pdf)