euskal diaspora eta kultura
2011/12/29
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia premiak eta egoera larriak atenditzeko 2012ko laguntza deialdia ireki du. Aurreko edizioetan bezala, euskal etxeak izango dira laguntzak eskatuko dituztenak; beraz, baldintzak betetzen dituztenek gertuen duten euskal etxearekin jarri behar dute harremanetan. Euskal etxe bateko bazkide denak bere elkartearen bitartez eskatuko du laguntza, eta euskal etxe bateko kide izan gabe euskal gizataldeko kidea denak gertuen duen elkartearekin edo, bestela, bere herrialdeko elkarte batekin jarri beharko du harremanetan.
Euskal etxeek interesa duten pertsonen eskabideak sinatuta aurkeztu beharko dituzte, atxikitako ereduan ezarrita dagoen modura eta bertan eskatzen den dokumentazioarekin, honako helbide honetan:
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Eskabideak, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein eratan aurkeztu daitezke, hala nola Euskadiren Ordezkaritzetan. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.
Eskabideak aurkezteko epea 2012ko otsailaren 29an amaituko da.
-Deialdiaren oinarriak eta informazio osoa, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus