euskal diaspora eta kultura
2010/06/15
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Gipuzkoako lurraldeak bozkario realzaleak harrapatuta bizi ditu igandeaz geroztikakoak. Aski izan da Donostiako kaleetan gertatukoari erreparatzea. Atzo astelehena, harrera berezia egin zitzaien Realeko jokalariei Donostiako Udaletxean eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian ere, hiri erdiguneko Gipuzkoa plazan. Bertan, lurraldeko agintarien eta milaka zaleturen sostengu eta txaloa bildu zuten. Uholde txuri-urdinak Gipuzkoa hartu zuen, baina ez lurralde hau bakarrik. Diasporan ere lehertutako festaren adibide, Bartzelonako Euskal Etxetik heldutako irudiok, Reala Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailara igotzea lortu izana Bartzelonako karriketara hedaturik.
[Realeko zaletuek Bartzelonako kaleetan ere ospatu zuten Realaren garaipena, Euskal Etxetik gertu]
Bartzelonan ikasten duten euskal gazteek Gipuzkoa eta Euskal Herrikoekin partekatu nahi izan zuten poza, argi utziz, honela, "realzaletasuna mundu osoan bizitzen den zerbait dela". Bartzelonako kaleak ez ziren Barçak Liga espainiarra irabazi zuenean bezain alai egon, baina euskaldunek gogoa jarri zioten. Ez dira bakarrak izan, izan ere, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Australia, Txile, Argentina, Madril, Murtzia, Valladolid edo Saloun ere segitu eta ospatu baita Realaren igoera.
Gaur asteartea, Realeko jokalariek Gipuzkoan zehar bisitak egiteko asmoa zuten, baina eguraldi txarrak eta bertarako deitu dituzten euri alertak direla eta, besteak beste Arantzazura egitekoa zuten bisita ostiralera arte atzeratu dute.
Erlazionatutako linkak
Realaren web orria
http://www.realsociedad.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus