Cosquin, Argentina. Oso gutxi falta da 2024ko Euskal Aste Nazionalerako. Atzerako kontaketak aurrera darrai eta diaspora argentinarreko lagun guztiak prestatzen ari dira Bahia Blancan egingo den festa handirako. Ohi bezala, musika osagai garrantzitsua izango du. Prestaketa lanetan, oroit dezagun, Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA), euskal etxeetako 24 musikarik osatutako taldea, Cosquin-en elkartu zen urriaren 11 eta 12an, Euskal Astean egingo duen aurkezpenen xehetasunak doitzeko. Cosquineko bilkuran, gainera, publikoari irekitako ikuskizun bat ere eskaini zuten, aurre-estreinatuz Euskal Asteko larunbatean, ohiko gaualdi artistikoaren baitan, egingo duten emanaldia.
“Gure musikariak gogor, ondo eta ilusio handiz aritu ziren”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i FEVAko administrazio idazkari Miren Arozarenak. Bera eta Cordobako Gerora Elkarte anfitroiko erreferente eta FEVAko zuzendaritza batzordekide den Elba Mocoroa, musikarien laguntzaile ibili ziren bilkuran. Bildutakoek, taldeak Bahía Blancako asteburuan eskainiko duen errepertorioaren errepasoa egin zuten eta Alma Encantada Antzokian eskaini zuten saioan, txaranga eta erromeriarako errepertorioa jo zuten, 'Txoria txori' bezalako kantu klasikoetatik hasi eta berriak diren abestietaraino, esaterako 'Ez dago. afaririk?' eta 'Kalejira Mardelplatatarra', azken hauek taldekideek berek sortutakoak.
DOAk zuzenean lagunduko ditu Bahia Blancako larunbatean Udal Antzokian aurkeztuko diren dantzari taldeetako batzuk. Erronka berria orain arte bere partaidetza plaza dantza eta erromerietara mugatu den talde honentzat. "Cosquinen, jotzaile eta musika proposamen berriak batu zaizkigu. Uste dut artistikoki eta geure arteko harremanean hazi egin garela eta elkarrekin igarotako asteburua positiboa izan dela oso. Gainera, Cosquineko ikusleek oso harrera beroa eman zioten taularatutakoari", aitortu digu pozik Diasporako Orkestra Argentinarra - DOAko erreferente Fernando Zabalzak.
FEVA Musikarien Bigarren Topaketa Nazionala
Hona Topaketan parte hartutako 24 musikarien zerrenda, eta bakoitza parte den erakundea:
- Juan Pablo Bilbao Valiela, Euskaldunak Denak Bat (Arrecifes)
- Fernando Zabalza, Gerora (Córdoba)
- Keila Marozzi, Gerora (Córdoba)
- María Pía Ambroggi, Gerora (Córdoba)
- Santiago Chamorro, Gerora (Córdoba)
- Elisa Vergara, Gerora (Córdoba)
- Gaspar Alfonso Jaurena, Gerora (Córdoba)
- Agustín Alonso, Gerora (Córdoba)
- Agustina Madarieta, Gerora (Córdoba)
- Mariana Branca, Euzko Etxea (La Plata)
- José María Gutiérrez, Laurak Bat (Buenos Aires)
- José Luis Franco, Euzko Alkartasuna (Macachin)
- Fabián Eduardo Maya, Anaitasuna (Maipú)
- Julian Robles, Anaitasuna (Maipú)
- Mercedes Ithurriague, Anaitasuna (Maipú)
- Martín Fernandez, Anaitasuna (Maipú)
- Juan Manuel Hiriart, Denak Bat (Mar del Plata)
- Aitor Hormaechea, Denak Bat (Mar del Plata)
- Nerea Balzola Aguilera, Denak Bat (Mar del Plata)
- Abel G. Noseda, Euzko Etxea (Necochea)
- Martina Saa, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Renzo Gustavo Marín, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Facundo Etchegaray, Gure Etxea (Tandil)
- Luis Carricaburu, Euzko Etxea (Villa María)