euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako kide Analía Coria Esnaola euskal argentinarrak jaurti du Txupinazoa Iturmendiko festetan

2018/07/16

Nafarroako Sakanako Iturmendiko Aitzaga Taldeko dantzariak dantzari 2018ko herriko festak abiatzen zituen txupina bota ostean (arg. Nerea Mazkiaran-DNN)
Nafarroako Sakanako Iturmendiko Aitzaga Taldeko dantzariak dantzari 2018ko herriko festak abiatzen zituen txupina bota ostean (arg. Nerea Mazkiaran-DNN)

PUBLIZITATEA

Iturmendi, Nafarroa. Analía Coria Esnaola euskal argentinarrak jaurti zuen larunbatean Txupinazoa Iturmendiko festetan. Nafarroako Sakanan dagoen 400 biztanleko herria da Iturmendi eta bertako Gaztetxeko gazteek ospakizunak ostiralean hasi bazituzten ere, hastapen ofiziala larunbatean egin da, Analía Coria Esnaolak etxafuegoa biztuta. "Euskal diasporaren adibidea da", adierazi du herriko alkate Bittoriano Gabirondok, Nerea Mazkiaranek Diario de Noticias egunkarian bildu duenez.

Analía Coria Esnaola Argentinan jaio zen, bertara emigratu baitzuen bere aitona Pedro Esnaolak, gorritiarra bera. "Nire izebetako bat Iturmendikoa zen eta duela hamar urte bertara itzultzea erabaki genuen", adierazi dio Analiak aipatu egunkariari. Bere senar eta bi seme-alabekin itzuli zen, orduan 8 eta 2 urtekoak. "Hemengoak sentitzen dira, abegikortasun handiko herria da hau", esan du, Txupina botatzeak egin dion ilusio handia azpimarratuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia