Bilbo, Bizkaia. Diasporako jokalariak selekziora ekartzearen alde agertu da Javier Clemente Euskal Selekzioko entrenatzaile berria. Selekzioak Panamaren kontra jokatuko du bere hurrengo partida maiatzaren 29an, Rommel Fernández estadioan, bertan 20:00ak direla eta Euskal Herrian biharamuneko goizaldeko 3ak. Diasporako jokalariak selekzioratzeaz galdetuta, Clementek Euskaditik "kanpora atera behar izan zuten euskal herritarren ondorengoak euskaldunak dira" baitetsi zuen, "batzuek euskara ere hitz egiten dute", esanez.
Entzun audioa gaiari buruz Radio Euskadin (Diasporako jokalariez 3' 30''rik aurrera):