euskal diaspora eta kultura
2008/06/03
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa internet bidezko Eusko Ikasgaietan Graduondokoaren bederatzigarren edizioa prestatzen ari da. Lehen Jakinet izena zuen ikastaro honek harrera oso ona du Diasporako euskaldunen artean, euren herrialdeetatik --internet bidez-- euskal kulturaren arlo desberdinetan sakontzeko aukera bikaina eskaintzen dielako. Horretarako beharrezko gauza bakarrak ordenagailu bat eta internet konexio ona dira.
Ikastaroak atzerriko euskaldunen artean sortzen duen interesa dela eta, Eusko Ikaskuntzak matrikularen osotasuna, hau da, 1.350 euro, ordaintzen dituzten hogei beka eskaintzen ditu. Ikastaroan parte hartu eta beka hauek eskuratu nahi dituztenek izena eman beharko dute EKAINAREN 15a baino lehen, honako izen-emate orria beteaz.
Parte hartzaileak lizentziatuak edo diplomatuak izan behar dute eta ikastaroak UPV-EHU eta UNED unibertsitateko titulazioa duenez, atzerriko titulua dutenen kasuan euren matrikulazio eskariak EHUko Doktoradutza Azpibatzordeak onartu beharko ditu lehenik eta behin. Hori dela eta, Asmozeko arduradunek ikastaroan parte hartu nahi duten Diasporako kideei izen-emate orria lehenbailehen betetzeko eskatzen diete. Informazio hori eman ondoren Itziar Goienetxea, ikastaroko arduraduna, eurekin harremanetan jarriko da eta aurkeztu beharreko informazio eta dokumentazioari buruzko informazio eta laguntza pertsonalizatua emango die.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus