euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako herri eta hirietan kultura birak egiteko deialdia zabaldu du gaur Eusko Jaurlaritzak

2010/03/26

Kepa Junkera eta bere musikariak behin baino gehiagotan aritu izan dira Ameriketan kultura bira programari esker. Argazkian, Necochean, Argentinan, 2005eko Euskal Astearen baitan (argazkia EuskalKultura.com)
Kepa Junkera eta bere musikariak behin baino gehiagotan aritu izan dira Ameriketan kultura bira programari esker. Argazkian, Necochean, Argentinan, 2005eko Euskal Astearen baitan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA) gaur eman du argitara euskal etxeak dauden herrialde eta lekuetan barrena kultur birak egiteko 2010eko programaren deialdia. 97.310 euro bereizi dira honetarako. Kontutan hartuko diren irizpideen artean, pertsona edo talde horrek biran ikutuko dituen euskal etxeen eta jendearen kopurua, eta proposatutako artista edo taldeen interes eta probeste-maila. hautagaitzak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 30ean bukatuko da.

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 25ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2010. urteko ekitaldian kanpoko Euskal Etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena.

Uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuak (EHAA, 160. zk., 2003ko abuztuaren 19koa) kanpoko Euskal Etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzen araubidea ezarri zuen. Dekretu horren 1. artikuluan ezarritakoari jarraiki, urtero egin behar da ebazpen batez diru-laguntza horietara biltzeko deia eta, ondorioz, bidezkoa da 2010. ekitaldiko diru-laguntzetara biltzeko deia egitea.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 1/2010 Dekretuaren 15.5 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari buruzko diru-laguntzetarako deialdia egitea.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Deialdia.

Kanpoko Euskal Etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egitea eta 97.310 euro gordetzea horretarako. Eranskin bakarrean jaso dira onartutako oinarriak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honetan eta uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarrita dagoena aplikatuko da. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 25a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

ERANSKINA

KANPOKO EUSKAL ETXEAK DAUDEN TOKIETARA BIRA KULTURALAK EGITEKO DIRU LAGUNTZETARA BILTZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.- Helburua.

Oinarri hauen helburua kanpoko Euskal Etxeak dauden tokietara 2010. urtean bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egitea da.

Bigarrena.- Zenbatekoa.

2010. urtean 97.310 euro izango dira laguntza horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuaren pentzutan.

Hirugarrena.- Dotazioa eta ordainketa.

1.- Dotazioa. Diru-laguntza joan etorriko txartela, osorik edo zati bat, ordaintzeko izango da.

2.- Ordaintzea. Bi alditan ordainduko da esleitutako diru-laguntza: % 50, diru-laguntza onartu ondoren; eta gainontzeko % 50, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian txartelak ordaindu izanaren ziurtagiriak jaso ondoren. Txartel horiek 2010eko abenduaren 31 baino lehenago egindakoak izan beharko dute nahitaez.

Laugarrena.- Eskabideak aurkeztea.

1.- Eskabideak honako helbide honetara zuzendu beharko dira: Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.

Eskabideak egiteko, oinarri horiekin batera datorren inprimaki eredua erabiliko da. Inprimaki hori Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian edo www.euskadi.net web orrian izango dute eskura interesatuek.

Eskabideak, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein eratan aurkeztu daitezke. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

2.- Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Memoria burutu nahi den ekintza azaltzeko txostena, dokumentazio grafikoa erantsiz.
b) Euskal Etxeekin, etxeon federazio edota konfederazioekin adostutako biraren azalpen zehatza eta non burutuko den.
c) Eskatutako diru-laguntzaren aurrekontu zehatza eurotan.
d) Proposatutako ekimenak Euskadin izan duen arrakasta eta eragina (sariak, ekitaldi kopurua) justifikatzeko dokumentuak.
e) Eskatzailearen NAN edo IFZren fotokopia.
f) Estatutuen kopia, elkarteak edo enpresak izanez gero.
g) Bira kulturala egingo den Euskal Etxe, etxeon federazio edo konfederazioekin adostu dela ziurtatzeko agiri idatzia.

3.- Eskabidea eskatzaileak izenpetuko du, eta diru-laguntza elkarte edo enpresa batek eskatzen duenean legezko ordezkariak izenpetu beharko du.

Bosgarrena.- Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 30ean bukatuko da.

Seigarrena.- Eskabideak baloratzeko eta diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

1.- Diru-laguntza esleitzeko lehiaketa erabiliko da eta Ebaluazio Batzordeak 1etik 10 puntura bitartean baloratuko ditu proiektuaren honako alderdi hauek:

a) Kanpoko gizataldeen arteko biran kontratatutako ekitaldiak.
b) Programaren balizko hartzaileak.
c) Eskatutako diru-laguntzaren aurrekontuaren egokitasuna.
d) Jardunak Euskadin izan duen arrakasta (sariak, kontratatu diren ekitaldiak).
e) Jardunak tokiko euskal gizataldearentzat duen garrantzia.
f) Euskal Etxeetako gazteen parte hartzea.
g) Genero ikuspuntua.

2.- Edozein diru-laguntza jaso ahal izateko 45 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Zazpigarrena.- Ebaluazio Batzordea.

Uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuan aurreikusitako Ebaluazio Batzordean honako kide hauek izango dira:

- Julián Celaya Loyola jauna, Kanpoan dauden Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, edo eskuordetzen duena, batzordeburua.
- Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, edo eskuordetzen duena, bokala.
- Andoni Martín Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, edo eskuordetzen duena, batzordearen idazkaria.

Zortzigarrena.- Prozedura ebaztea.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deialdia ebatziko du.

-Ebazpena eta deialdia pdf-n, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia