euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako Gutunen 4. Lehiaketa eratu dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat Euskal Etxeek

2016/12/26

Diasporaren Gutunen IV. Lehiaketako kartela, Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek antolatua
Diasporaren Gutunen IV. Lehiaketako kartela, Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek antolatua

PUBLIZITATEA

Diasporako Gutunen 4. Lehiaketan parte hartzeko deia egin dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat Euskal Etxeek. Diasporan euskara butzatu eta euskal etxeetako euskara ikasleen eta oro har euskaltzaleen artean eragin eta ekimen berriak sustatzeko helburuz sortutako proposamen honek edozein euskalkitan idatzitako testak onartzen ditu, bi kategoriatan: euskara ikasleak eta euskal hiztun arruntak. Lanak emailez bildatzeko epea urtarrilaren 20a da. Ikus oinarri osoak.

Valentzia, País Valenciá. Bi euskal etxe antolatzaileak, Euskaltzaleok eta Laurak Bat, pozik agertu dura aurreko edizioetan lehiaketa honek lortutako arrakastarekin eta duela hiru urte hasitako bidearen laugarren koxka bat ezarri nahi izan diote, "Diasporako Gutunen IV. Literatura Lehiaketa" antolatuz.

Hona parte hartzeko oinarriak:

  1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) behar dira aurkeztu. Ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.
  2. Luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurria izan behar du. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela
  3. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu: A.- Euskara ikasten ari diren pertsonentzat B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat
  4. Lanak posta elektroniko bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira
  5. Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere. Hurrengo helbideetara: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos). Aurkezteko epea 2017ko Urtarrilaren 20an amaituko da.
  6. Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroen partaideez osatuta egongo da.
  7. Epaimahaiaren irizpidea apelaezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.
  8. Saria Liburu-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan.
  9. Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da, Laurak Bat Euskal Etxearen elkartean, (C/ Mª Jordán 6, baixos) Urtarrilaren 27an.
  10. Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.
  11. Irabazten ez duten lanak suntsituak izango dira. Irabazten duten gutunek lehiaketako batzorde antolatzailearen esku geratuko dira

Hona oinarriak bere osotasunean antolatzaileek bidalitako loturan (pdf)

-Euskaltzaleok-en webgunea: http://www.euskaltzaleok.net
-Laurak Bat-en webgunea: http://euskaletxeavalencia.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia