euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako gurariak Gure Esku Dagoren Anoetako ekitaldian izan ziren, euskaldunen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen

2015/06/22

Gure Esku Dagoren aldeko ekitaldia Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan
Gure Esku Dagoren aldeko ekitaldia Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan

PUBLIZITATEA

Milaka lagunek egin zuten bat atzo Gure Esku Dago herri ekimenaren "Erabakia Ehuntzen" egitasmoarekin, Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz. Ekitaldi jendetsuak egin ziren Baionan, Gasteizen, Anoetan (Donostia), San Mamesen (Bilbo) eta Iruñeko Zezen Plazan eta bertan izan ziren ere Diasporatik bidalitako makina bat oihal zati, Euskal Herrian bildutakoekin batera gurariz betetako hautestontzi erraldoiak osatzeko.

Donostia-San Sebastián. Gure Esku Dago ekimenak milaka lagun bildu zituen atzo "Erabakia Ehuntzen" egitasmoaren egun handian. Erantzuna ez zen izan iazko giza-katea egin zenekoan bezain itzela (150.000 lagun bildu ziren orduan), baina euskaldun askok eta askok parte hartu dute proiektuan, izan azken asteotan oihalak ehuntzen edo izan atzoko ekitaldietan.

Jarduerak goizean hasi ziren Baionan, eta ondoren lekukoa Gasteizera pasa zen. Eguna amaitzeko ekitaldi jendetsuak egin ziren Iruñeko Zezen Plazan, Bilboko San Mames Barria futbol zelaian eta Donostian Anoetako estadioan. Azken honetan, Anoetan, aurkeztu zen Diasporako euskaldunen ekarpena: ehundaka oihal txikiek osaturiko oihal erraldoia, Diasporako hainbat euskaldunen gurariekin.

Azken asteotan Argentinan, Uruguaien, AEBetan, Alemanian, Ingalaterran... makina bat ekitaldi egin dira euskal etxeetan oihal horiek prestatzeko eta, bertan, Diasporako hainbat euskaldunek Euskal Herriaren etorkizunerako gurariak idatzi dituzte. Atzo, Anoetako zelaian gurari horiek Euskal Herrian bildutakoekin bat egin zuten, erabakitzearen aldeko eskubidea aldarrikatzeko.


[Patxi Soraluce euskal-argentinarra bezperan komunikabideei Argentina eta Uruguaiko oihal zatiak erakusten (argazkia GED)]

Eguneko argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, jo hona.

Ekitaldiei buruzko berriak Euskal Herriko komunikabideetan:

-Patxi Soraluce eta Necocheako Xabier Zubillagari elkarrizketa, Deia-n.
-Diasporaren ekarpenari buruz, Berrian.
-Eguneko argazki eta albiste ugari, Garan.

Azkenik, Argentina eta Uruguaiko euskaldunen ekarpena, bideo honetan. Euskal etxe askotako jende eta oihal islatzen dira, besteak beste  La Plata, San Nicolás, Cañuelas, Arrecifes, Lomas de Zamora, Pergamino, Montevideo, Chascomús, Paraná, Córdoba, Coronel Pringles, Roldán, José C. Paz, Tres Arroyos, Mar del Plata, Salto, Tandil, Rosario, Laprida, Maipú, Macachín, Las Flores, Viedma eta Carmen de Patagones, Necochea, Concordia, Bahía Blanca, Villa María, eta Buenos Aires Hirikoak, bideoak --Rio de la Platako Gure Esku Dagok ekoitzia-- jasotzen duenez:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia