Donostia, Gipuzkoa. Mintzanet plataformak –Interneten eta musutruk euskara ikasteko Maramara Taldeak sortutako plataformak– bere sariak banatu ditu, bosgarren urtez jarraian. 2018ko edizioko sarituak honakoak izan dira: Bidelagun (bidelariari laguntzeko prest dagoen euskalduna) onenaren saria, Ainara Maia irundarrarentzat izan da. Bidelari (euskara praktikatu nahi duen pertsona) onenaren saria, berriz, Peio Duzanek jaso du. Aipamen berezi bat ere eman du Mintzanetek, Joxe Mari Allur lazkaotarrari hain zuzen.
Begoña Tisera eta Elisabet Echegaray dira, Argentinatik, bi bidelagun sarituen bidelari, eta bideo bana egin zieten euren laguntza eskertu eta sariengatik zoriontzeko. Biak euskara irakasle dira Argentinan, Euskara Munduan programan trebatuak.
Begoña Tisera, Ainararen bidelaria, 2013an sartu zen Euskara Munduan programan. San Nicolas hirikoa da eta bertako Euzkal Etxean ematen ditu eskolak. Kilometro batzuk ere egiten ditu euskara beste herri batzuetara eramateko. Rosarion (Unibertsitatean eta Euskal Etxean) eta San Pedroko euskal etxean ere ematen ditu eskolak.
Elisabet Echegaray, berri, Joxeren bidelaria, Azul hirikoa da eta urte pare bat gehiago daramatza programan. 2012an hasi zen irakasle trebatzen eta Azulgo Gure Txokoan ematen ditu klaseak. Bera ere aritu da beste euskal etxe batzuetan, Rauch eta Olavarriako euskal etxeetan, hain zuzen. Zorionak, irakasleei eta euren bidelagunei!