euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako Euskaldunak: Sanfermin giroko artikulua argitaratu dute Nafarroan Esther Ciganda estatubatuarraz, "pilotari eta korrikari"

2018/07/10

PUBLIZITATEA

"Bere praka motzek soilik salatzen zuten 'giri' gisa. Estatu Batuetara migratutako nafarren alaba, Far Westeko baserritarren azentuaz mintzo du euskara. haurra zela ezagutu zituen Iruñeko Sanferminak,entzierroa korritu zuen eta Euskal Pilota Mundu-Txapelketetan parte hartu zuen". Noticias de Navarra egunkariak Sanfermin giroko artikulua argitaratu du astelehen honetan, Dani Burgui-k sinatua, Esther Ciganda euskal amerikarraz. Washington estatuko Moses Lake herrian jaioa, oso pertsona ezaguna da AEBetako euskal diasporaren munuan.

Iruñea, Nafarroa. (Bere jatorriko bertsioan hemen irakur daitekeen) Artikuluak dio Estherren amak, Aliciak, beti esaten ohi ziola Estherri neskek ez dutela entzierroa korritzen, eta seguruenik horregatik, neska batek halakoak eta holakoak egin ezin dituela batere sinetsi gabe ekin ziola berak hori bera egiteari, kasu honetan bere anaia Peter eta Iruñeko lehengusuekin batera.

Zezenen aurreko eta Sanfermin haietako 'bataio' hura kontatzen du euskara ikasle eta irakasle ere ibiltakoa den Estherrek. Euskararekin daukan erlazioa --euskara ikastea erabaki eta halaxe egin zuen-- eta pilotarekin ere daukan harreman hurbil eta sendoa aipatzen ditu artikuluak, ez baita ahantzi behar pilota mundu-txapelketan ere ibilia dela gure washingtondarra Estatu Batuetako ordezkari.

Aspaldi bolada batez Euskal Herrian biziteko ilusioa zeukala-eta, horretarako aukera izan eta lau urte dira Hendaian bizi dela. Egun ingeleseko eskolak ematen ditu Donostian euskal diasporako kide estatubatuar honek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia