euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako eta bertoko euskaldunei euskara praktikatzen lagundu nahi al diezu? Eman izena Mintzanet-en

2013/02/15

Mintzanet.net-en aurkezpenean Arantxa Kaltzada kazetaria; Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea eta Aizpea Goenaga (Etxepare Institutuko zuzendaria) erabiltzaileekin solasean aritu ziren (argazkia Mintzanet)
Mintzanet.net-en aurkezpenean Arantxa Kaltzada kazetaria; Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea eta Aizpea Goenaga (Etxepare Institutuko zuzendaria) erabiltzaileekin solasean aritu ziren (argazkia Mintzanet)

PUBLIZITATEA

Mara Mara enpresak iragan abenduan jarri zuen abian Mintzanet.net plataforma, Donostiako Udalaren, Topagunearen eta Etxepareren babesarekin. Hiru hilabete hauetan dagoeneko euskara praktikatzeko 900 saiotik gora egin dira bertan, batzuk Argentina, Kolonbia, AEB, Txile, Australia eta Ingalaterratik. Mintzanet-ek euskera ikasi nahi duten erabiltzaileak eta euskaraz berbaldia egiteko prest diren euskaldunzaharrak harremanetan jartzen ditu, Skype sistema bitartez. Parte hartu nahi duzu? Anima zaitez, oso erraza da eta!

Donostia-San Sebastián. Munduko euskara hiztunak eta euskara ikasleak harremanetan jartzen ditu Mintzanet.net plataformak eta, abian jarri zenez geroztik, ia mila solasaldi egin dira bertan. Mintzanet-ek Skype internet bidezko txat sistema erabiltzen du eta horri esker munduko edozein tokitik eta edozein ordutan egin daitezke saioak, online.

Saio hauetan Euskal Herriko zein Diasporako makina bat euskaldunek eta euskara ikaslek parte hartu dute, eta erabiltzaileak oso pozik agertu dira, Mintzanet.net-eko Cristina Tapiak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. "Saio gehienak Bizkaitik eta Gipuzkoatik egin dira; gutxiago Araba, Nafarroa eta Iparraldetik. Eta badira ere Diasporako erabiltzaile dexente; Argentina, Kolonbia, AEB, Txile, Australia eta Ingalaterrakoak adibidez", esan du.

Bidalagun bila

Tapiaren esanetan, Mintzanet.net-en "bidelari" asko daude (euskara praktikatu nahi dutenak, alegia) baina, tamalez, "bidelagun" gutxiago (euskara praktikatzen laguntzen duten bolondresak). Hori dela eta, bidelagun izateko gogoa dutenei bertan izena emateko gonbitea luzatzen diete ardurarunek.

Sistema erabiltzeko izena eman behar da hemen eta ondoren Mintzatu.net-ek bidelariak eta bidelagunak harremanetan jarriko ditu. Solasaldia Skype plataforma bidez egingo da (horretarako beharrezkoa da Skype-n kontua egitea eta webcam-a duen ordenadore bat erabiltzea).

Buenos Aires, Boston, Houston..

Anima zaitezten, hona hemen erabiltzaile batzuek iruzkinak:

-Javi Martinez (Donostia): “Buenos Airesen lagun bat dut. Bera euskalduna da eta beldurrez dabil euskera galduko duela pentsatuz. Pentsatu dut, berari ere ondo etorriko litzaiokela norbaitekin hitz egiteko aukera edukitzea. Mintzaneten helbidea pasako diot”.

-Iñigo Ruiz de Gordejuela (Boston): “Euskara ikasten ari den neska bati laguntzen egon naiz mintzaneten bidez. Oso ondo”.

- Ibon Lizarraga (Houston): “Ni Houstonen bizi naiz eta zaila dela beraz hango ordutegiekin koordinatzea. Hala ere, pixkat handituko dut ordutegia”.

Eta zuk, erabili al duzu jada Mintzanet.net? Hala bada, eman zure iritzia gure iruzkinetan!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia