euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako dantza taldeak gonbidatu dituzte 2024ko Euskal Herriko Dantzari Egunean bideoz parte hartzera. Animatzen?

2024/08/05

Deia egin zaie aurten ere Diasporako dantza taldeei, gainerako euskal dantzari taldeekin bat egin dezaten Dantzari Egunean
Deia egin zaie aurten ere Diasporako dantza taldeei, gainerako euskal dantzari taldeekin bat egin dezaten Dantzari Egunean

PUBLIZITATEA

Karrantza, Bizkaia. Diasporako euskal dantza talde batekoa zarela eta oraindik ez duzuela izena eman 2024ko Euskal Herriko Dantzari Egunean bideo bidez parte hartzeko? Zeren zain zaude(te)? Aukera ederra eta eskubidea da Diasporako taldeentzat, Euskal Herriko gainerako taldeekin batera urteko honako egun berezian parte hartzeko. Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrak ahalegin aipagarria egiten du Diasporako taldeen urte osoko lanari aukera hau emateko, eta Diasporak ere, ahal duen neurrian, eutsi beharko lioke jarrera berari.

Euskal dantzariak euskal dantzariekin: entsaioetako izerdiak ematen du parte hartzeko eskubidea, zatoz(te) Diasporako ordezkari Euskal Herri osoko dantzarien bilgarri den festara!

Herrialde osoko dantzariak biltzen dituen Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrak (EDB) deia luzatzen die Diaspora osoko dantza taldeei, aurten Karrantzan urriaren 5ean ospatuko den 2024 Euskal Herriko Dantzari Egunean parte hartzeko. Partaidetza, beste urte batzuetan bezala, bideo bidez litzateke. Interesa izan dezaketen taldeek, kontaktuan jarri behar dute EDBrekin eta izen-emate orria bete, baita adostu ere antolatzaileekin euren errepetorioko zein dantza dantzatuko duten.

Diasporako dantzarien kasuan, adostutako dantza horren grabaketa egin beharko dute, EDBtik adierazitako ezaugarri eta baldintzei jarraituz, eta markatutako epeen barruan helarazi. Diasporatik datozen bideoak, pantaila erraldoian erakutsi eta bertaratuko dira urriaren 5ean Pozalaguako auditoriumean, Euskal Herri osoko dantza taldeak bilduko dituen Karrantzako ekitaldi eta topaketa handian.

Kontaktatu lehenbailehen

Oraingoz hauek dira Diasporatik izena eman duten taldeak:

- Txileko Santiagoko Euskadiko Lagunak (Txileko Euskal Gizataldea EEa)
Uruguaiko Montevideoko Eusko Indarra (Haize Hegoa Euskal Etxea)
Saint Pierre eta Mikeluneko Orok Bat (SPMko Euskal Etxea)

- Izena emateko egin klik hemen
- Egunari buruzko informazioa taldeentzat

Antolatzaile:
Euskal Dantzarien Biltzarra
Tel: +34 690 81 25 14
edb-koordinazio@hotmail.com
dantzagune@gmail.com
www.dantzagune.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia