euskal diaspora eta kultura
2011/10/27
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz, Araba. Astelehenean hasi zen Gasteizen Gaztemundu programaren 2011eko edizioa, eta hiri hau eta Bilbo bisitatzera eskainitako bi egunen ostean, asteazkenean ekin diote gazteek euskal etxeak eta kultur erakundeak kudeatzeko trebakuntza ikastaroari. Partaide bakoitzak bere elkartearen kudeaketa hobetzeko proiektu bat prestatu du Gaztemundurako eta ikastaroan zehar berau gauzatzeko bideak aztertu eta lantzen ari dira.
Larunbat eguerdira arte luzatuko da ikastaroa, goiz eta arratsaldeko saioetan, eta bertan, besteak beste, honako gaiak jorratuko dituzte: euskara euskal etxeetan, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak bildu eta kudeatzeko erak, dokumentuen kudeaketa, euskal kultur transmisioa munduan, 21. mendeko Euskal Herria, kultur ekimenen kudeaketa eta 2.0 komunikazioa.
Igandean taldea Gasteiztik Donostiara aldatuko da eta bertan Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrean parte hartzeko etorriko diren euskal etxeen ordezkariekin bat egingo du. Batzarra Donostiako Kursaal jauregian egingo da azaroaren 2tik 5era bitartean eta gazteek topaketa honetako jardunaldietan eta Euskal Herria Mugaz Gaindi euskal diaspora mintegian ere parte hartzeko aukera izango dute.
1-Gaztemunduko antolakuntzak blog bat sortu berri du, bertan gazteek euren esperientziaren berri eman dezaten. Gaztemundu 2011 bloga, hemen
2-Gaztemundu 2011an parte hartzen ari diren gazteen zerrenda, EuskalKultura.com-en argitaratu genuen artikulu honetan
3-Euskal Gizataldeen V Mundu-Batzarrari buruzko informazio gehiago, webgune honetan eta Facebooken
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus