euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako 20 gaztek Azkarate jauregi baxenabartarra berriztatzen lagun dezakete datorren uztailaren 6tik 27ra

2007/03/26

Azkarateko jauregia, Baxenabarren (EuskoSare.org arg.)
Azkarateko jauregia, Baxenabarren (EuskoSare.org arg.)

PUBLIZITATEA

EuskoSare ekimenak eta Azkarateko Udaletxeak deia luzatu diete Diasporako gazteei, uztailean Nafarroa Behereko herri honetako jauregi baten berriztatze lanetan laguntzeko aukera eskainiz. Hogei gazte aukeratuko dituzte eta uztailaren 6tik 27ra bolondres lana egingo dute Azkaraten. Partehartzaileek bidaia ordaindu beharko dute eta antolatzaileak ostatua eta aisialdiko aktibitateen kargu egingo dira. Eskaerak onartzeko epea maiatzaren 1ean bukatuko da. Jauregia Nazioarteko Diasporaren Zentro bihurtzea da proiektuaren asmoa.
Donibane Garazi ondoan dagoen 280 biztanleko herria da Azkarate eta bertako jauregia Diasporaren Nazioarteko Zentro bilakatzeko asmoa agertu dute Herriko Etxeak eta EuskoSare elkarteak. Zentro honek 'Euskal Herrira euren arbasoen lurra ezagutzeko bidaia egiten duten Diasporako lagunak hartuko ditu', arduradunen hitzetan, baita ere oro har 'Euskal Diasporaren inguruko kulturgune'. Hori lortzeko abiapuntua Azkarate gaztelua berriztatzea da eta horretarako udaletxeak, EuskoSarek eta Concordia elkarteak Diasporako gazteei auzolandegi batean parte hartzeko gonbitea luzatu diete. Iaz ere egin zen horrelakorik, eta herrialde desberdinetako hamar bat gaztek hartu zuten parte, euskal-argentinar bat tartean.

Proposamena 18 eta 35 urte bitarteko Diasporako gazteei zuzendua dago. Egin beharreko lana 'garbiketa, margotzea, material garraioa eta jauregiaren inguruan horma bat eraikitzea' izango dira. Lanaldia 5 ordu eguneko izango da, astelehenetik ostiralera. Aisialdirako aktibitate kultural eta ludiko desberdinak antolatuko dituzte arduradunek. Euskal Herriko hainbat lekuetara txangoak egingo dira, Hegoalde zein Iparraldean barrena.

Izena emateko epea maiatzaren 1ean itxiko da, Euskal Herriko 00:00tan. Izena eman nahi dutenek EuskoSareren webgunean agertzen den formulario hau bete beharko dute. Mezuan honoko datuak azaldu beharko dira:

- Izen-Abizenak
- Nortasun agiri zenbakia
- Pasaporte zenbakia
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa
- Ze euskal kolektibitateko kide?
- Beste kooperazio programetan parte hartu duzu?

Eskatzaileak 20 baino gehiago izango balira, EuskoSarek hautaketa egingo du. Kasu honetan, arduradunak komunitate desberdinetako parte hartzaileak aukeratzen saiatuko dira.


Lotura interesgarriak

Bertan parte hartzeko baldintza eta jakingarriak
www.euskosare.org-en

2006ko bolondresen argazkiak
www.euskosare.org

Diasporako sei gazteendako auzolandegian Azkaraten (2006)
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko ekainaren 30an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia