euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako 19 ikasle jadanik Asmozeko Euskal Ikasgaien ikastaroan; %100 eta 85eko azken bekak gelditzen dira

2007/10/20

Asmozeko Euskal Ikasgaien Graduondokoaren logoa
Asmozeko Euskal Ikasgaien Graduondokoaren logoa

PUBLIZITATEA

Asmoz Fundazioa EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da jakinarazteko Diasporako euskaldunei eskuragarri daudela Eusko Ikasgaietan Graduondokoa (online) egiteko azken bekak. Eskatzeko epea baina, datorren astelehenean bertan bukatuko da. Matrikularen %100a (1.350 euro) ordaintzen duen beka bakarra gelditzen da; eta %85a ordaintzen duten beste gutxi batzuk. Ikastarorako izena emateko interesa duten pertsonek lehen bait lehen jarri behar dute Asmoz Fundazioarekin harremanetan.
Euskal kulturan interesa duten Diasporako kideek arlo honetan sakontzeko aukera ezinhobea dute Asmoz Fundazioak sustatzen duen Eusko Ikasgaietan Graduondokoarekin. Online ikastaro bat da eta beraz munduko edozein herrialdetik egin daiteke, ordenagailu eta interneti esker. Eusko Ikaskuntzak, gainera, Diasporako kideentzat (Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunak edo ondorengoak) bekak eskaintzen ditu. Bi beka mota dira: %100a (matrikulak balio 1.350 euro) eta %85eko bekak.

Aurtengo edizioan, Diasporako 19 kidek eman dute dagoeneko izena eta profitatu dituzte beka hauek, honela banaturik: Argentinako 10, Brasilgo 2, Mexikoko 1, Kolonbiako 1, Estatu Batuetako 1, Uruguaiko 1 eta Espainiako 3. '%100-ko beka bakarra gelditzan da eta %85ko gutxi batzuk’, azaldu dio EuskalKultura.com-i Itziar Goienetxeak, matrikulazio arduradunak. Izena emateko azken epea datorren astelehenean bukatuko da eta Asmoz Fundaziotik, interesa duten pertsonak eurekin harremanetan lehenbailehen jartzeko eskatzen dute.

Beka nola eskatu

Beka hauetako bat eskatu nahi duten Diasporako kideek bi gauza egin behar dituzte. Alde batetik graduondokoan izena eman behar dute (webgunean agertzen den Izen emate orria bete eta kurrikulum labur batekin batera bidali behar dute helbide elektroniko honetara). Bestetik, astelehenerako honoko dokumentazioa bidali beharko dute:

1. Atzerriko tituludunentzako Imprimakia.

2. Titulu ofiziala: Graduondoko ikasketen sarbide tituluaren fotokopia konpultsatua edo jatorrizko titulua eta bere fotokopia dokumentuak erkatzeko. Honen ordez, Titulua eskatu izanaren frogagiria ere igorri daiteke.

3. Izena, iraupena eta kalifikazioak aipatzen dituen irakasgaien Egiaztapen akademikoa.

4. NAN, pasaporte edo "cédula de identidad" delakoaren kopia.

Dokumentazio hona bidali beharko da:

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
Eusko Ikasgaietan Graduondokoa
Asuncion Etxea
Jose Elosegi Alkatearen Etorbidea, 275
20015 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa (Espainia)
Tel.: +34-943 212369
Fax.: +34943297946

Euskara klaseak Narrawallee, Australian

Ikastaroaren aurreko edizioek mundu osoko lagun askori euskal kulturan sakontzeko aukera eman diete, eta horietariko asko ikasitakoa zabaltzen ari dira dagoneko. Itziar Goienetxeak aurreko urteetan ikastaroa burutu duten ikasle asko ditu gogoan, horien artean Amparo Montero, 1938an Madrilen jaiotakoa eta euskal jatorriduna, baina Australiako Narrawallee herrian bizi dena. 'Amparo jubilatuta zegoen baina oso aktiboa da eta gaztelera eta espainiar kultura ikastaroak ematen zituen 3. Adineko Unibertsitatean (‘U3A’, Australia osoan zehar dagoen erakundea da eta nagusientzako klaseak doan ematen dituzten bolondresek osatua). Amparo euskal kultura klaseak ere ematen hasia zen eta gaian sakondu egin nahi zuen’.

Ikasle izatetik irakasle izatera jauzia egin duen beste lagun bat Anastasia Benninghaus Echegaray da. 1968an Bilbon jaio da eta Alemaniako Johanes Gutenberg Unibertsitateko Hizkuntzalaritza lizenziatua da. 'Anastasiak beka eskatu zuen eta bere asmoa Frankfurteko Euskal Ikasketa Zentroan euskal kultura eta historiari buruzko ikastaro bat ematea zen’, azaltzen du Goienetxeak. Beste ikasle bat Susana Marta Cano euskal argentinarra izan da, egun EuskoSareko Jakinet komunitatea kudeatzen duena.


Lotura interesgarriak

Eusko Ikasgaietan Graduondokoa, Asmoz
http://jakinet.asmoz.org

Asmoz Fundazioaren Euskal Etnografia Ikastaroa, online
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 26ean

Euskal Historia eta Kultura Ikastaroa, Narrawallee-n, Australia
2005eko urriaren 20ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia