Donostia-San Sebastian. Datorren asteko ostiralean, martxoaren 3an, bukatuko da epea EuskarAbentura programaren 2023ko edizioan izena emateko. Programa hau medio, Euskal Herriko eta bere diasporako gazteak zazpi probintzietan barrena ibiliko dira hilabetez, bertako ondare natural eta kulturala bertatik bertara ezagutuz. Diasporako 15 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldun bat bazara —edo inguruan ezaugarri horiek dituen pertsonaren bat badaukazu— gonbitea luzatuta dago. Parte hartzea xinplea da oso: nahikoa da izena ematea, zeure burua minutu batean aurkezten duzun bideo bat egin eta bidaltzea, eta aurtengo ediziorako proposatutako gaietako batez banakako proiektu bat aurkeztea.
Izen-ematea webgunearen bidez behar da egin (https://euskarabentura.eus). Bertan daude jakin beharreko guztiak. Aurten aukeratutako gaiak Turistak vs Bidaiariak, Natura gizartean/Gizartea naturan eta Happykrazia dira. Proposamenak ebaluatu ondoren, apirilaren 14an argitaratuko da 2023ko uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria euskaraz eta oinez zeharkatuko duten Euskal Herriko eta bere diasporako 120 gazteen zerrenda.
Izan ere, EuskarAbenturak mundu osoko gazte euskaldunak animatu nahi ditu proposamenarekin bat egitera. Eta ez da pizgarri txikia aurreko urteetan bezala Diasporatik parte hartzera animatzen direnei, Euskal Herrirainoko bidaia ordaintzen duen bekak ematea. Zalantzak eta kontsultak argitzeko, mezua bidal dezakezu komunikazioa@euskarabentura.eus helbidera, edo deitu +34 688 844 257 / +34 688 603 799 telefono zenbakietara.
Irakur hemen parte hartzeko oinarriak eta ez galdu bakarra den aukera hau! Hau da izen-emate orria.
-EuskarAbentura sare sozialetan: Facebook, Twitter, Instagram, Youtube...
-Parte hartzeko oinarriak euskaraz
-Parte hartzeko oinarriak gaztelaniaz
-Parte hartzeko oinarriak frantsesez