Donostia-San Sebastian. Munduko hainbat bazterretan Diasporak eta bateko eta besteko euskaldunek eta euskaltzaleek euskara bilgarri indarrak batu eta bat egin dute Euskal Herrian ofizialki apirilaren 4tik 14ra bitartean garatu den Korrika 21ekin. Leku batzuetan Euskal Herrian bezala Korrika ekitaldiak eginez, beste batzuetan bestelako ekitaldiak, elkarretaratze, bazkari-afari eta aldarrikaldiak. Euskararen aldeko aldarriak biltzaile, oso paraje eta testuinguru desberdinetan. Hona nazioarteko Korrika horietako batzuen bideoak:
Mexiko Hiriko Korrika
Irlanda Cork-en ere euskararen alde
Eskozian ere Korrika Edinburgh-etik
Valentziako euskal etxeak bateginik Korrika ospatzen
Pariseko Korrika lehenetakoa izan zen
Madrilgo euskaltzaleek ez zuten atzean geratu nahi izan
Bitxienetakoa, kasu honetan Txinako harresian bisitari zirenen Korrika
Boiseko Ikastolako haurrak hiriburu idahotarreko Basque Block eta karriketan barrena
San Frantziskon bizi den euskaldun talde bat ekimenarekin bat eginez
Berlingo euskaldun eta euskaltzaleak bi urteroko hitzorduari gogor eta alai ekin diote aurten ere