euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporak ere Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko duen partida jarraitu ahal izango du

2010/12/29

Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka jokatu zuen partidaren irudia
Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka jokatu zuen partidaren irudia

PUBLIZITATEA

Azken bi urte hauetan ez da Euskal Selekzioak Gabonetan jokatu ohi duen tradiziozko partidarik izan. Baina aurten zaletuek izango dute aukera partida honetan sortzen den giroaz gozatzeko. 'Euskal Selekzioa' izenarekin, norgehiagoka gaur, abenduaren 29an, izango da Bilboko San Mames-en, eta Venezuelako selekzioa izango dute aurkari. Diasporako kideek partidua segitzeko aukera izango dute internetez eta ETB-Sat-en bidez. Canal Vasco-k aldiz Euskal Herriko goizaldeko ordubatetan emango du, Ameriketako ordutegira egokitu ahal izateko.

Bilbo, Bizkaia. Bi urte igaro dira Euskal Selekzioak Gabonetako ohiko futbol partida azkenengoz jokatu zuenetik. Jokalari eta Futbol Federazioaren arteko desadostasunak bultzaturiko geldialdi hau amaitu da eta aurten izango da Gabonetako partidaz gozatzeko aukerarik. "Partida hau aro baten amaiera eta berri baten hasiera izatea nahi dugu. Aurten jokatzeko prest gaude, baina aurrera begira beste bide batzuk landu beharko direla uste dugu", esan dute jokalarien arteko iturriek. Izenean ez omen da ados jartzeko arazorik izango, 'Euskal Selekzioa', baina jokalariek euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko pauso eraginkorrak emateko eskatzen diete zuzendariei.

Gaur, Bilboko San Mamesen

Euskal Selekzioak jokatzen duen partida guztietan izan ohi den bezala, aparteko giroa espero da partida baino lehen eta ostean San Mames inguruetan. Jokalariek igorritako mezuan, ofizialtasunaren aldeko aldarrikapen egun bihurtzeko nahia azaldu dute. Partidaren aurretik zelaian argazkia aterako dute, 'Nazio bat' leloarekin eta Zazpiak Bat maparekin.  

Partida gaur gauean jokatuko da Bilboko San Mames zelaian, Venezuelako selekzioaren aurka. 'Vinotinto' izenarekin ezaguna den selekzioaren kontra 2007. urtean jokatu zuen azken aldiz Euskal Selekzioak, Venezuelan bertan. Urtero bezala, partida ETB1 kateak eskainiko du (20:45) eta ondoren 'Selekzio baten ibilbidea' programa berezia ere emitituko du.  ETB-Sat kateak ere zuzenean emango du partida eta ondoren dokumentala.

EuskalKultura Eitbko prentsa sailarekin harremanetan jarri da Canal Vasco-n noiz emitituko den jakin ahal izateko eta jakin ahal izan dugunez atzerapen txiki batekin emango du kate honek partida, hango ordutegira egokitu ahal izateko. Euskal Herriko goizaldeko ordu batetan emango dute (Argentinako arratsaldeko 9ak eta Mexikoko arratsaldeko 6ak, adibidez). Prentsa sailak azaldu digunez, Eitb-ren wegunean ordutegi hauekin eguneratu dute telebista kateen atala.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia