euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora ezagutu nahi uda honetan, euskal jaietan mugilduz Euskal Herritik 10.000 kilometrora? Hona eskaintza

2025/04/03

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Espektazio handia piztu du uztailaren 29tik abuztuaren 3ra Boisen egingo den Jaialdi 2025ek. Gogora dezagun ingelesez ere euskal izen hau hartzen duen Boiseko 'Jaialdi' sortako lehena 1987an antolatu zela. Geroztik goraka baino ez du egin, gero eta jende gehiago bilduz. Urte hartako debutaren ostean, 1990an errepikatu zen, Idaho Estatuaren Mendeurrenaren karietara, Cecil Andrus gobernadoreak hiriko euskaldunei hala eskaturik. Eta lortu arrakastak ekarri zuen segida, baina zekartzan antolaketa-lan handia medio, bost urteko maiztasunarekin. 2020an salbu, guztia prest bazeukaten ere pandemiak galarazi baitzuen, eta 2021an eta 2022an saiatu arren, pandemia ondoko egoerek ez zuten ahalbidetu honakoa bezain jendetza handia biltzen duen elkarretaratze bat.

Aurreko artikulua: Jaialdi 2025: Idaho eta AEBko, Euskadiko eta Diasporako milaka jenderen bilgarri bilakatuko da uztailean Boise

Honelaxe iritsi gara zortzigarren ediziora, espektatibak goian oso datorren uztail amaiera-abuztu hasierarako, eta Boisealdeko hotelik gehienak dagoeneko erreserbatuta,  Idahoko, AEB osoko eta Euskal Herriko bisitariekin. Delegazio asko bilduko dira eta Euskal Herriko artista, musikari, kirolari eta sortzaileek bat egingo dute Boiseko eta Estatu Batuetako hainbat bazterretakoekin. Ordezkaritza instituzionala ere ugaria, ez baita ahaztu behar Boise eta Gernika herri senidetuak direla, eta harreman jarioa daukala Boisek urtean zehar Bizkaiko Foru Aldundiarekin zein Eusko Jaurlaritzarekin. Bigarren ediziotik hona ohiko partaide izan dira Gernikako alkate eta ordezkaritza eta gisa bera Bizkaiko ahaldun nagusi eta buruzagiekin, eta baita Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru Gasteizko gobernuko ordezkaritza ere, baita legebiltzarkideak eta gobernu zein oposizioko alderdietako ordezkariak ere.

Bidaia antolatuak 2.990-5.680 euro

Karlos Agirre Iruñeko Itsaslur Bidaiak-eko zuzendari nagusia da. Agentzia honek euskal diasporarekin harremantzeko lerro berezi bat darama 2013tik, Euskal Herria eta bere diasporako komunitateen arteko elkar ezagutza sustatzea xede hartuta. Diaspora bertako gidak eskaintzen dituzte, eta esperientzia aintzindarien antolatzaile izan dira Estatu Batuetako eta Australiako diasporei dagokienez. 2015eko Boiseko Jaialdira bidaiariak eraman zituzten eta esperientzia hori ere berme daukate. Euskal Herritik Boisera bidaiatzeko aukera eskaintzen dute aurten ere, 2.990 eurotik 5.680erainoko proposamenekin, 8 egun edo 16, hautuaren arabera Boise, Elko, Reno, San Frantzisko, Coloradoko Kainoi Handia, Los Angeles, Las Vegas, Yosemite-eta bisitatuz. Bidaietako batzuk gehiago Oesteko euskal komunitateak ezagutzen, eta beste batzuk gehiago tartekatuz bertako paisaia eta monumentu ikusgarriak ere. Lau dira proposamenak:

Xehetasunak nahi badituzu, Itsaslur Bidaiak-ekin harremandu zaitezke; eta agentzia bazara, Overtrails maioristarekin, talde berekoa.

[publierreportajea]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia