euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora eta Korrika 22ko azken bideo bilduma, eman bistadizoa hainbat lekutatik jasotako atxikimenduen irudiei

2022/04/20

gaurkoarekin bukatzen da azken asteotan Korrika 22ri eskaini diegun ahalegina. 2024ra arte!
gaurkoarekin bukatzen da azken asteotan Korrika 22ri eskaini diegun ahalegina. 2024ra arte!

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Eta Diasporatik 2022ko Korrikari heldu zaizkion sostengu eta bategite irudien azken atalera iritsi gara. Euskal Herri osoan zeharkatzen duen lasterketa lasai baina etengabe honek hunkitzen ditu baita ere nazioartean barreiatutako euskaldunak, eta euskaltzaleak oro har, nonahi daudela ere. Denbora edo belaunaldiak aurrera joan badira ere, airean nabaritzen da partaidetza gogotsua, Buenos Airesetik Boise edo Washingtoneraino; Tolosatik Medellineraino, Bartzelonatik Seuleraino, Mallorca edo Valentziatik Txileko Santiagoraino. Hona irudiak:


Buenos Airesko Euskal Echea eskolako ikasleak Korrika hiriko kaleetatik euren egoitzaraino


Washington DC hiriko bihotz eta ikurr den National Mall-en ere Korrika 22ri eusten


Okzitaniako Tolosan, bertako Denak Bat EEkoak Korrika tobera baten gibeletik


Pariseko Euskal Etxea, Sustraiak Erroak elkartearekin batera antolatzaile frantses hiriburuan


Haur, gazte eta helduek euskal festa bihurtu zuten Bartzelona, Berriaren irudiok erakusten dutenez


Boisen, Euskal Museoak plazaratu zuen ohi bezala jarraipen handia bildu zuen Korrikarako deia


Hego Koreako hiriburu Seuldik Mondragon Team Academy-ko kideak Korrikako partaide


Chicago bizi diren euskal gazteek ez zioten batere muzin egin Praisku Aranburu usurbildarraren deiari


Borondatea dagoenean ez da askoz gehiago behar, irudian Medellingo Gure Mendietakoak EEkoak


Boise State University BSUko ikasleek lehenik unibertsitatean eta ondoren hirian korritu zuten


Gauza bera egin zuten Mexiko Hirian UNAMekoek, gero bat egiteko EEaren Korrikarekin


Gogotsu eta irudimenstu Mallorcako Artea Euskal Etxekoak frontó Son Rapinya-n


Sydneytik Gure Txokok ez zuen hutsegin, Beñatek azaltzen duenez


Txileko Santiagon unibertsitariak eta Erasmuseko euskal ikasleak ere EEraino heldu ziren


Valentziako Laurak Bat-en Korrikan !EHn euskaraz! Al Pais Valencià en Valencià!" ere oihukatu zuten


Eta Boisera itzultzen gara, kasu honetan bertako Ikastolako haurren eskutik


Ibilbidearen amaierak Buenos Airesera garamatza berriz ere, Euskaltzaleak:-ekin, lehenik Korrika, gero Trikipoteoa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia