Iruñea, Nafarroa. Iruñeko Condestable Jauregian Euskal Diaspora eta emigrazioaren munduari begiratua eskaintzen dio erakusketa izango da ikusgai datorren ekainaren 8a arte. Erakusketaren izena "Euskal Diaspora artisten begiradan" da eta Iruñeko Udalak eta Baiona-Iruñearen arteko senidetzearen aldeko herri batzordeak ekarri dute hiriburura.
Erakusketaren zuzendari da Viviane Delpech (Eusko Ikaskuntza/Université de Pau et des pays de l'Adour UPPA). Eusko Ikaskuntzak sustatu du erakusketa, euskal artistei zuzendiruko sorkuntza lehiaketa batetik abiatuta. Lehiaketa horren emaitza, 21 lan bildu dira Iruñean; argazkiak, margolanak, mosaikoak, ikusentzunezko instalazioak, eskulturak... Denek ala denek Diasporari eta emigrazioari buruzko hausnarketa proposatzen diote ikusleari.
Erakusketaren informazioa eta panelak lau hizkuntzatan daude: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
Argitxu Camus, bihar
Erakusketarekin batera, hainbat jarduera eta hitzaldi ere eskainiko dira Condestablen. Bihar, esaterako, Argitxu Camus Etchecopar historialariak euskal emigrazioaren nondik-norakoak azalduko ditu. Datorren astelehenean, maiatzaren 30ean, Eric Dicharry ikerlari eta artistak Beñat Iglesias Lopez izango du hizpide. Iglesias New Yorken bizi den artista iruindarra da.
Amaitzeko, ekainaren 8an "Le cimetière des vivants" (50') dokumentala izango da ikusgai. Audrey Hoc-ek zuzendua, lan honen Baiona Hiria dokumental saria irabazi zuen 2011n.
Eraskusketa Eusko Ikaskuntzak sustaturiko egitasmo zabalago baten parte da. Iragan otsailean "Artea eta Euskal Diaspora (XIX-XXI)" nazioarteko mintegia sustatu zuen Eusko Ikaskuntzak, Irungo Ezmugak elkartearen eta Donostia-San Sebastián 2016ren sostenguarkin. Mintegia Baionako Euskal Museoan eta Donostiako San Telmo Museoan egin zen.
Artista partehartzaileak
Honako lan eta sortzaileek osatzen dute erakusketa:
"Bidean"
André Eliceiry, Kanta, dantza, Joan
Taki Bibelas, Voyage vers une rencontre parallèle
Régis Pochelu, Huitième province
Corinne Couderc, alias Lariko, Euskal diasporari buruz begira. Regard sur la diaspora
"Bizitza beste leku batean"
Laurence Etchechuri, Orain, zuek sortu !
Camille Masson-Talansier, Unfinished Stories of the Basque Diaspora, the story of Concha María Mendiolea
Birgit Munsch, Ô Paradis ?
Maider Fernandez, Historia de dos paisajes
0
"Herriminak"
Xavier Soubelet, Sorlekua utziz geroz
Josette Dacosta, Ruptures – Hausturak
Catherine Guillaud, Entre ombre et lumière - Argi eta itzal artean
Llane Mayo, Harrizko Etxea
Aitor Gametxo, Edonon Gerta Zitekeen. Podría haber ocurrido en cualquier lugar
"Herrian"
Raymond Videgaray, Zalantza
Anne-Marie Jeannou, Sare
Caroline de Otero, Totems
"Erretratu Galeria (artista gonbidatuak)"
Zoe Bray, Nestor Basterretxea, artiste
Zoe Bray, Marie-Louise Lekumberry, copropriétaire du restaurant basque J.T. à Gardnerville, Nevada
Benoit Pingeot, Oteiza et le Vide souverain
Michel Hacala, Thon d’Afrique
Michel Hacala, Voyage vers le Nouveau-Monde