euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora dolu: Pete Cenarrusa hil da, 'Euskaldunen txapelduna' zendu zen atzo, 95 urte zituela, Idahoko Boisen

2013/09/30

Pete Cenarrusa aurtengo otsailean, txapela harro buruan, Jaurlaritzako Kanpoan Diasporarako zuzendari Asier Vallejo agurtzen, emazte Freda begira. Euskal Herriari eta euskal erakundeei aktiboki atxikia izan zen beti Cenarrusa (argazkia EuskalKultura.com)
Pete Cenarrusa aurtengo otsailean, txapela harro buruan, Jaurlaritzako Kanpoan Diasporarako zuzendari Asier Vallejo agurtzen, emazte Freda begira. Euskal Herriari eta euskal erakundeei aktiboki atxikia izan zen beti Cenarrusa (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

'Euskaldunen txapelduna' (the champion of the Basques) ere deitu izan zioten Idahoko Carey herriskako arrantxu batean euskaldunen seme euskaldun sortu eta bizi izan zen Pete Cenarrusari. Euskaldun jaio, euskaldun bizi, bere euskaldun sentimentua 95 urte luzetan gidari izan eta euskaldun hil da Idahoko Boise hiriburuan, hiru urtez minbiziaren kontra aritu izan ondoren, Freda emaztea beti lagun. 1950ean hasi zuen karrera politikoa, estatuko Ordezkarien Ganberan lehenik kide eta ondoren buru eta, azkenik, 36 urtez Idahoko estatu-idazkari izan zelarik, 2003an 85 urte zituela hauteskundeetara ez aurkeztu eta lekua egungo estatu-idazkari Ben Ysursari utzi zion arte. Francoren eta ondoren Aznarren pean, berak mugitu zituen Idahoko instituzioak euskaldunen aldeko aho batezko proposamenekin. Euskaldun bat joan da eta lagun bat.

[DATOZEN ORDUETAN ETA BIHAR GEHIAGO ARGITARATUKO DUGU PETE CENARRUSARI BURUZ, ADI EGON]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia