euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Gizataldeekiko Aholku Batzordeak bere 2025eko bilkura egingo du ostiralean, azaroaren 21ean, Gasteizen

2025/11/19

 Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bilera artxiboko irudi batean Pradales lehendakaria buru, eta lehenengoz, Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria, Ziortza Olano Astigarraga, partaide duela, Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak bilera egingo du ostiral honetan, azaroaren 21ean, Gasteizen, Lehendakaritzan. Gogora dezagun Batzordeak, Legez, urtero gutxienez behin behar duela bildu, normalean azken urteotan azaro-abenduan. EHAA buletin ...

Gehiago irakurri...


Trujilloko Euskal Etxeak 8 urte ospatu ditu eta bat egingo du emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko egunarekin

2025/11/19

Trujilloko Euskal Etxearen 8. urteurrenean, elkarretaratzea, hitzaldia, afaria, musika, kantua-eta partekatu zituzten bildutakoek Ekintza berezi bat prestatu zuten Trujilloko Euskal Etxeko bazkide eta lagunek Elkartearen 8. urteurrena ospatzeko, hitzaldia, musika, afaria eta afalosteko solasaldiak eta abestiak barne. Urteurreneko topaketa azaroaren 15ean egin zen eta Wilfredo Lizarzaburu lehendakariak eskainitako ‘Euskadi Globala’ izenburuko hitzaldiarekin hasi zen. “Eusko Jaurlaritzak munduarekin konektatzeko dauzkan ...

Gehiago irakurri...


Hiru eguneko saio politiko, instituzional, akademiko eta kulturalak Parisen, Euskadi-Frantzia harremanak sendotzen

2025/11/18

Pradales lehendakariaren bidaia gaur eta bihar Parisera, gaur arratsaldean Euskal Etxea bisitatuko du Imanol Pradales lehendakariak bi eguneko bidaia ofiziala hasiko du gaur asteartea Parisen, Euskadi-Frantzia arteko harreman instituzionalak, europarrak eta kulturalak indartzeko helburuarekin. Ander Caballero Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak eta Arantza López de Munain Euskadiren Frantziako ordezkariak lagunduta, Lehendakaria punta-puntako arduradun politiko, ...

Gehiago irakurri...


Hona 2025eko Euskal Aste Nazionaleko lehiaketan saritutako 'Martin Zalakain-en inguruko gutunak', irakurri nahi?

2025/11/18

Tandilen, Donostiako Argia Dantzari taldeko musikari eta dantza irakasleek, Argentinako eta Uruguaiko 25 dantzari talderekin batera, Pío Barojaren eleberrian inspiratutako  ‘Martín Zalakain’ ikuskizuna eskaini zuten Tandilen urriaren 27tik azaroaren 2ra garatu den 2025eko Euskal Aste Nazionalak oso gustu ona zuen Argentina eta Uruguai osoko partraideen artean. Antolatzaileek lan bikaina egin zuten eta emaitzek hala adierazi zuten, gogoratzeko modukoak izan baitira programa eta bertan oholtzaratutako ikuskizunak, jendaurretutako kontzertuak, eskainiko kirol eta kultura saioak, jateko eta edateko, lagun zaharrekin ...

Gehiago irakurri...


30 urte bete ditu Carmeloko Ibai Ondoko Etxeak eta hiru hamarkadotako ibilbideari atzerabegikoa emanez ospatu du

2025/11/17

Carmeloko Ibai Ondoko Etxeak 30 urte bete eta bazkide eta lagunekin ospatu zuen. Irudian Álvaro Torres lehendakaria eta Julian Ariztia Colonia departamentuko Carmeloko Euskal Etxeak aurtengo ekitaldi berezienetako bat ospatu zuen azaroaren 8an bere 30. urtemugaren karietara. Festa Elkartearen egoitzan egin zuten eta bazkide, lagun eta "arbasoen legatua bizirik mantentzen duen euskal jatorriko jende ugari" bildu zuen. “Ekitaldian euskal zapore tipikoak, musika eta dantzak partekatu genituen, eta ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuko goi mailako partaidetza Buenos Airesen, Nafar Etxearen 130 urteurreneko ospakizunetan

2025/11/17

Ezk. esk: D. Remondeguik oroigarria jaso zuen Ana Olloren partetik, D. Remondegui eta A. Ravassi liburuaren aurkezpenean, Nafar Etxeko trinketean dantzarien emanaldia, erakusketa historikoaren inaugurazioan. Buenos Airesko Nafar Etxeak, Ameriketan dagoen nafar etxerik zaharrenak, bere 130 urteak ospatu ditu, ospatu ere Nafarroako Gobernuko ordezkaritza bat lagun, bigarren lehendakariorde, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Harremanak eta Euskara sailburu den Ana Ollo buru. Argentinako hiriburuan, Ollo lehendakariordeak bilera ugari izan ditu, sektore ezberdinetako entitateekin. Kanpoan bizi diren nafar jatorrikoekin ...

Gehiago irakurri...


Parisen datorren astean euskararen inguruan egongo diren ekitaldietan parte hartu nahi? Hona nola egin dezakezun

2025/11/14

Harrera ekitaldia datorren asteartean, azaroaren 18an, Imanol Pradales lehendakariarekin, Pariseko Euskal Etxean Aurreko artikulu batean azaldu dizugu zein programa berezia prestatu duten euskal instituzioek azaroaren 19 eta 20an Parisen, bertako Liburutegi Nazionalean zein Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateetan, Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena ospatu eta gogoetari eta arlo akademikoko ekarpen bati ekiteko Pariseko eta Frantziako bihotz akademikoa diren aipatu unibertsitate eta ...

Gehiago irakurri...


Lehendakaria partaide, ekitaldi bereziak eta Kongresua Parisen Etxepare Euskal Institutuaren 15 urteak ospatuz

2025/11/14

Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena ospatzeko programa paristarraren aurkezpena joan den astelehenean Donostian Ekitaldi bereziak egingo dira datorren astean Parisen Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena gogoz eta oihartzuntsu ospatzeko, ekitaldiotako ekintza sinbolikoena, Pradales lehendakaria, lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Ibone Bengoetxearekin eta euskal erakundeetako eta kultura eta gizartearen ordezkaritza zabal bateko buru, hiriburu frantseseko Liburutegi Nazionalean ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat eta Nafarroako Etxea jo ta ke hiriaren 300. urteurreneko Gizataldeen Jai Handiko partaide

2025/11/13

Rosarioko Gizataldeen Jaia: Nafar Etxeko eta Zazpirak Bateko haurrak Bandera Parke Nazionalean; eta Zetak-en kontzertu bikaina Azaroaren 8tik 17ra ari da ospatzen Rosarioko Banderaren Parke Nazionalean, Argentina osoan bereziki famatua den hiri santafetar honetako Gizataldeen Topaketa eta Jai Nazionala, bere 41. edizioan, 40 kolektibitatetik gora partaide. Ohi bezala, osagai dauzka hainbat herrialdetako plater eta edari tipikoen eskaintza anitza, ikuskizun ederrak eta dantza tradizional erakustaldiak. Aurtengoa, gainera, hiriaren 300. ...

Gehiago irakurri...


Gure zinemaren azkena aste honetan Berlingo Euskal Zinema jaialdian, filmen zuzendariek berek aurkeztua

2025/11/12

Hiru film luze Berlingo Euskal Zinemaldian Euskarazko ikus-entzunezkoek "betidanik" izan dute leku kutuna Berlingo Euskal Etxean. Denborarekin presentzia hori indartzen joan da eta 2012an euskarazko zinema festibala hasi zen antolatzen Berlingo Gernika Euskal Etxea, Etxepare Institutua eta Eusko Jaurlaritza lankide. ‘Euskal Zinemaldia’ edo ‘Baskisches Filmfestival’ azaroaren bigarren hamabostaldian ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia