Boise, AEB. Urtarrila, urrian egindako hauteskundeetan hautatu dituzten karguen zin-egite eta kargu-hartze hilabetea da Estatu Batuetan. Duela egun batzuk, Aitor Narvaizaren irudia ekarri genuen, Nevadako Elko konderriko sheriff berri gisa zin-egin eta kargua hartzen. Gaurkoan, Diana Lachiondoren zin-egite irudia ekarri dugu. Gogoratu Diana Idahoko Ada Konderriko 'County Commisioner' edo konderriko gobernuko kide gisa hautatu zutela urriaren 6an. Alderdi Demokratako kidea da Diana Lachiondo.
Immigrante euskaldunen biloba eta euskaraduna, Diana Lachiondoren zin-egite ekintzan bere senarra eta haurrak, gurasoak eta familia zuzeneko kideak egon ziren. Lerro hauetatik, zorionik beroenak idahoar gazte euskaldun eta euskaltzaleari!