euskal diaspora eta kultura
2011/09/22
PUBLIZITATEA
Sydney, Australia. Aurten ere Sydneyko euskaldun talde batek Gure Txoko elkarteko ateak ireki dizkie lagun kataluniarrei, bertan Diada, Kataluniako Egun Nazionala, ospatzeko. Ospakizunak ia ehun lagun bildu zituen elkartera egunean zehar eta giroa aparta izan zen, Gure Txokoko lagunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. Eguna eguerdi partean hasi zen, bazkari batekin, eta elkarteko frontoian ere mahaia jarri zuten antolatzaileek, ikurrinarekin eta senyera-rekin atondurik. Jaia gauerdia arte luzatu zen.
Ospakizunaren ideia sarri Gure Txokoko ekitaldietan parte hartzen duen lagun katalan batena izan zen, Marti Benedirena, hain zuzen ere. Bazkariak arrakasta izan du orain arteko bi edizioetan, eta aurtengo giro bikainaren ostean 2012rako hirugarren bat antolatzeko asmoa agertu dute jada partaideek.
[Gure Txokok ikurriña eta senyerakin egin zien harrera bisitariei (argazkia SydneyEE)]
[Belaunaldi berrienak ere parte hartu zuten Sydneyko Diadan (argazkia SydneyEE)]
[Elkarteko taberna ere jai honetarako bereziki atondu zuten (argazkia SydneyEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus