euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Deustuko Unibertsitateko ‘Emakume Teknologoaren Ada Byron’ sariaren edizio argentinarra, epea irailaren 25era arte

2020/06/26

Deusto Unibertsitateko ‘Emakume Teknologoarentzako Ada Byron’ sariaren Argentinako edizioaren aurkezpen birtuala
Deusto Unibertsitateko ‘Emakume Teknologoarentzako Ada Byron’ sariaren Argentinako edizioaren aurkezpen birtuala

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Deustuko Unibertsitateak 2014an sortutako ‘Emakume Teknologoarentzako Ada Byron’ sariak helburu jakina du: teknologiaren arloko gaur egungo emakume profesionalen lana “jendaurrean aitortu eta erakustea”. Saria teknologian, ingeniaritzan eta teknologiarekin lotura duten beste arlo zientifiko batzuetan titulazioa edo ibilbide profesional nabaria duten emakumeei dago zuzenduta, eta Microsoft-en babesa du.

Euskal Herrian aurten bere 7. ediziora iritsi denean, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sariaren Argentinako lehenengo edizioa aurkeztu du aste honetan. Edizio hau Cordobako Unibertsitate Katolikoarekin eta Universidad Tecnologica Nacional delakoarekin batera egindako lanagatik burutu ahal izango da.

Hau ez da izango ordea ‘Emakume Teknologoarentzako Ada Byron’ saria Amerikan ematen duten lehenengo aldia. Izan ere, iaz Mexikon egin zuten deialdia eta irabazlea Maria Alicia de los Angeles Guzman doktorea izan zen (irakur hemen artikulua). Unibertsitatetik azaltzen dute asmoa internalizazioa lortzea dela; epe ertainean Europako eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetara iristea, eta epe luzera, nazioartean saria ematea.

Epeak eta saria

Argentinako edizioa ekainaren 24an aurkeztu dute eta deialdia irailaren 25era arte egongo da zabalik. Saria 3.000 eurokoa izango da, eta azaroaren 12an eskuratuko diote irabazleari Cordoba hirian. Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia