euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Denboraleak Madrilgo Beti Jai kantxaren eraikinaren zatiak erortzea ekarri du, birgaitzea eskakizun

2010/01/14

Denboraleak Beti Jairen aitzinaldean eragindako kalteak aipatu eta azkar mugitu beharra aldarrikatu du
Denboraleak Beti Jairen aitzinaldean eragindako kalteak aipatu eta azkar mugitu beharra aldarrikatu du

PUBLIZITATEA

Egunotan Europa eta mundu osoa astintzen ari den denboraleak kalteak eta eraikin aurrealdeko zati batzuen erortzea eragin dizkio Madrilgo Beti-Jai kantxa historikoaren eraikinari (1893), urteak baitira mantenumendurik gabe eta egoera gero eta txarragoan dagoela, orain arte erabaki ez diren birgaitzeko aginduen zain, adierazi dute eraikin bakar honen geroa segurtatu eta kirol eta kultura helburuetarako izan dadin borrokan ari diren plataformakoek, eskumenak dituzten administrazioei euren lankidetza eta ardurak hartzea eskatu eta eskertuz.

Madril, Espainia. Espainiako hiriburuko Beti-Jai kantxa salbatzeko sortu zen plataforma herritarrak bere kezka eta arrengura azaldu du, joan den asteartean erori egin baitira eraikinaren aitzinaldeko zati batzuk. Suhiltzaileak agertu behar izan zuten 1893an Joaquin Rucoba arkitektoak estilo mudejarondokoan egindako kantxa bakarra den hau arriskurik gabeko moduan utzi arte.

'Salvemos el Frontón Beti-Jai de Madrid' (Salba dezagun Madrilgo Beti-Jai frontoia) izeneko ekimen herritarretik, bertako eledun Igor Gonzalez Martinek azaldu du aste honetan zehar taldeko ordezkariak bertaratu eta txosten bat egingo dutela, behar diren argazki eta lekukotasun grafikoak egin eta biltzeko, ondoren denboraleak egituran eginiko kalteak aztertu eta behar diren konklusioak atereaz dagozkien neurriak proposatzeko.

Adierazi du baita ere oraindik, erabakitzeke dagoen otsail edo martxoko data batean ekimen hori ondasunari buruzko asteburuko jardunaldi batzuk antolatzen ari dela, 'Madrid, Ciudadanía y Patrimonio' (Madril, herritarrak eta ondasuna) delako elkartearekin batera. Glorieta de Embajadores karrikako Tabacaleraren eraikin madrildarrean izango dira.

Lotura interesgarriak

Plataformaren webgunea
http://frontonbetijaimadrid.org

Eta bloga
http://betijai.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia