Boise, AEB. Madalen Bieter-en eskutik hasi eta ezagutu genuen, eta ondoren baita Amaia Lojo eta Iñaki Sagarnaren jarduna lagun ere. 'Boiseko Taupada' Idahoko hiriburuko Boise State University-ren (BSU) irratia medio zabaltzen den euskal irratsaioa da eta atzo asteartea ikasturte berria hasi du, euskal musika eta hitza helaraziz han-hemenka topatzen dituen entzuleei, euskara eta ingelesa nahasiz. BSUko Ziortza Gandarias eta Nere Lete irakasleak aurkezle hasi du saioak denboraldi berria.
'Boiseko Taupada' zuzenean jarrai daiteke internetez asteartero 12:00etatik 13:00etara bertako orduan (zortzi ordu gehiago Euskal Herrian), https://universitypulse.com webgunetik.
-Facebook https://www.facebook.com/BoisekoTaupada