La Plata, Argentina. Duela aste pare bat ekintzez beteta zegoen EuskalKultura.eus-eko agenda, asko dantzariak protagonista. Gaur, eta ondotxo dakizkigun arrazoiengatik, guztiak edo ia guztiak bertan behar utzi behar izan dituzte. Baina dantza maite dutenek, zergatik utzi dantzatzeari? Jarrera, bizitzak jartzen dizkigu oztopoei aurrera egitea da, sormena eta gogoa eta elkartasuna baliatuz. oraingo berrigorrezko itxialdiari, zein bide hobea dantza eginez erantzutea baino? Elkarrekin, bakoitza bere etxetik!
Hauxe da hain zuzen Diasporatik Argentinako dantzariek luzatzen diguten proposamena. La Platako Euzko Etxeko Denak Bat taldeko dantzariek plazaratu dute, #denaketxeanchallenge desafioa sortuz. Zertan datzan? Dantzari batek bere burua grabatu behar du euskal dantza bat dantzatzen eta bideo horretan proposatzen beste bati gauza bera egitea proposatzen dio, honek gauza bera egingo du, guztien artean dantza komunitario bariatu, partehartzaile eta informal bat osatu arte, beti ere, etxetik atera gabe, geure burua eta geure ingurukoak zaintzearren.
Ostegunean hasi zen ‘challenge’ erronka hau eta hasia da dagoeneko bere lehenengo fruituak ematen. Lerro hauek idazteko unean --ostiral gaua Argentinan, larunbat goizaldea Euskal Herrian-- La Plata, Rosario, Villa Maria, Buenos Aires (Laurak Bat eta Euskaltzaleak) eta Parana hirietako 30 bat dantzarik bidali dute euren filmazioa. Dantzari ohi batzuk ere animatu dira eta baita Euskal Herriko bi gazte ere. Ez da ezer berezirik eskatzen parte hartzeko, dantzazalea izatea eta gogoa baizik.
[La Platako dantzariek sortutako #denaketxeanchallenge. Hau hasiera baino ez da!]
Nola parte hartu? Erraza da oso. Euskal dantza bat aukeratu behar duzu eta grabatu zeure burua dantza hori dantzatzen, ondoren stories-etara igo #denaketxeanchallenge hashtag-arekin eta @denakbatlaplata etiketatu. Ondoren zure bi lagun etiketatu behar dituzu eta nominatu, katea ez mozteko. Animatu eta jarrai dezagun egun hauetan dantza egiten, etxetik, munduko bazter guztietatik!