euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Denak Bateko neskek palarekin trebetasuna erakutsi zuten Mar del Platako Emakumezkoen Igo Pala Txapelketan

2008/08/06

Pozik bukatu zuten txapelketa Denak Bateko pilotari gazteek
Pozik bukatu zuten txapelketa Denak Bateko pilotari gazteek

PUBLIZITATEA

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere lehenengo Emakumezkoen Pala Txapelketa antolatu zuen joan den uztailean, elkartearen 65. urteurreneko ekitaldien barruan. Txapelketan Denak Bateko Beti Alai dantza taldeko neskak aritu ziren gehienbat eta ekitaldia oso bizia izan zen. Bestalde, La Platako Euzko Etxeak elkarteko honetako Gabriel Villegas eta Gustavo Cangas pilotariek Buenos Aireseko Federación Metropolitana de Pelota erakundearen Apertura Txapelketa irabazi dutela jakinarazi du.

Mar del Plata, Argentina. Denak Bat Euskal Etxeko neska gazteek pilota jokoan duten abilezia erakutsi ahal izan zuten Mar del Platako elkarteak lehen aldiz antolatu zuen Emakumezkoen Pala Txapelketan, joan den uztailean. Irabazlea Soledad Gestido eta Amaia Mujicak osatzen zuten bikotea izan zen eta bigarren postuan Milagros Pandolfo eta Rocío Baigorria sailkatu ziren. Hirugarren postua María Luz Vicente eta Agustina Vicente bikotearentzat izan zen eta laugarren lekuan Mercedes Mocoroa eta Maite Ariznabarreta sailkatu ziren. 

Bestalde, La Platako Euskal Etxeak jakitera eman duenez elkarte honetako bi pilotarik, Gabriel Villegasek eta Gustavo Cangasek, Buenos Aireseko Federación Metropolitana de Pelota elkartearen Apertura Txapelketa irabazi zuten.

Pelotariak La Plata 2008

[Goiko irudian Gabriel Villegas eta Gustavo Cangas pilotariak pozik Apertura Txapelketa irabazi ostean]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia