Mar del Plata, Argentina. ‘Jaialdi’ izenpean antolatzen duen festan, euskal sukaldaritza, musika eta dantzak eskaintzen dizkie Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bertako biztanle eta turista ugariei . Ekintza irekia da eta aurten gonbidatu bereziak ere bilduko ditu: FEVAk antolatutako 'Jarduneko Musikarien I. Topaketa'n parte hartuko duten artistak. Jaialdia datoreen larunbatean, otsailaren 16an egingo da, 21:00etan hasita. Informazio gehiago, denakbatmardelplata@gmail.com helbidera idatzita.
Gonbite hau luzatzearekin batera, Denak Bat-ko lagunek jakinarazi digute etxeko Beti Alai Dantza Taldeak Villa Victoriako ‘Gizataldeen Gauean’ hartu duela parte urtarrilaren 29an.
Dantzari gazteek euskal dantza selekzio bat taularatu zituzten, tartean ‘Ezpata Dantza’, ‘Fandango’ eta ‘Arin Arin’.
‘Gizataldeen Gaua’ festako argazki gehiago, hemen.