euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dena prest Llavallolgo Euskal Echean FEVAren Ume Topaketaren egoitza izateko: hitzordua irailaren 28an da

2013/09/24

2011ko Ume Topaketaren irudi bat (argazkia FEVA)
2011ko Ume Topaketaren irudi bat (argazkia FEVA)

PUBLIZITATEA

Aurten ere bilduko dira Argentinako euskal etxeetako gaztetxoak FEVAk antolatutako Ume Topaketan. Jaialdiaren XVI. edizioa goiz-goizetik hasiko da ordezkaritzen harrerarekin eta arratsaldean zehar luzatuko da jolas, txapelketa, musika eta dantzekin. ‘Agur’ esateko momentuan, Eusko Kometak aireratuko dituzte ume eta laguntzaileek eta norberaren euskal etxeko oroigarriak eskuratuko dizkiote elkarri. Topaketa datorren larunbatean, irailaren 28an, izango da, Llavallolgo Euskal Echea Eskolan eta 4 eta 15 urte arteko umeei dago zuzenduta.

Llavallol, Argentina. Buru belarri ari dira lanean FEVA eta euskal etxe antolatzaileak aurtengo Ume Topaketa gauzatze aldera. 2013 honetan, bere XVI. ediziora iritsiko da ekitaldia eta betiko engaiamendu eta gogoarekin ehunka ume bilduko ditu egun pasa egiteko. Topaketa larunbatean, irailaren 28an, izango da eta honako programa jarraituko du:

8:00etatik a 10:00etara:
-Ordezkaritzen harrera jantokian, Miren Arozarena koordinatzaile
-Gosaria jangelan, Bego Muñizen ardurapean
-Jolasen prestaketa hockey zelaian, Maria Arozarena arduradun

10:00etatik 10:30etara:
-Ongietorria
-Taldeen antolaketa hockey zelaiaren ondoan, Mauro Uranga koordinatzaile

10:30etatik 12:30etara:
-Joko zirkuitoa:

1) Jolas txokoa, 5 urte arteko umeentzat: ARTISAUAK; MARGOAK; TUNELAK; ARRANTZAN
2) Herri kirolak eta jokoak, 6 eta 11 urte arteko umeentzat: MIMIK-HITZ; BURU-PILOTA; OZTOPOAK; IZOKINAK; MARGOAK; PAREAK; PUZZLEAK;SOKATIRA; ZAKU LASTERKETA; ZAPI-GURPILA
3) Tailerrak, 12 eta 15 urtekoentzat, DANTZAK eta PILOTA

-Bazkariaren antolaketa aldagelaren ondoan, Jorge Echepare-ren ardurapean

12:30etatik 13:00etara: Abesti-jokoa. Euskal etxe bakoitzeko kideak berriz elkartuko dira eta tokia txukunduko dute
Ordu 1etik ordu 2etara: bazkaria eta txapelketen emaitzak
Ordu 2etatik 4etara: Dantza erakusketa, abestiak, esketxak, “Gora behera”
4etatik 5etara: Kometen aireratzea eta askaria

Eskema honi begira eta ekintzaren garapen egokia bermatzeko, FEVAko arduradunek euskal etxeei eskatzen diete ezinbesteko aurreko lanak egiteko, esan nahi baita taldeek prestatu behar duten afixa-oroigarriak eta 'Eusko Kometak' (ikurrinaren kolorezko  kometak) prestatzea.

Era berean, eta jaiegunean denbora ez galtzeko, aldez aurretik partaideen zerrenda bidali behar dute FEVAra, ume, delegatu eta laguntzaileak barne. Datu hauekin batera, jakinarazi behar dute Euskal Echea-ra zer ordutan ailegatuko diren eta bertan gosalduko dutenetz. Behin informazioa bilduta, talde bakoitzaren partaideen zerrenda eta umeen bereizgarria egiteko txantiloiak helarazten dizkie FEVAk erakundeei.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia