euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dena prest Buenos Airesen bertako Udako Euskal Unibertsitatearen 2012ko edizioari hasiera emateko

2012/02/02

2009ko Udako Euskal Unibertsitateko azken ekintza
2009ko Udako Euskal Unibertsitateko azken ekintza

PUBLIZITATEA

Datorren astelehenean hasiko dira Buenos Aireseko Sarandi kaleko Euskal Echearen egoitzan Argentinako UVVren (Universidad Vasca de Verano) aurtengo eskolak. Ikastaroa, otsailaren 6tik 17ra luzatuko da, ordutegi trinko bati jarraituz. Klaseak egunero goizetan (9etatik ordu 1era) nahiz arratsaldetan (ordu 2etatik 6etara) izango dira aipatu bi asteetan, igandeetan izan ezik. Programaren baitan, Euskal Echearen Llavallolgo egoitza bisitatuko dute ikasleek Institutuko eta Unibertsitateko arduradunek lagunduta. Izena emateko epea otsailaren 3an, bihar, bukatuko da.

Buenos Aires, Argentina. Euskal Herriko kultura hedatu eta ezagutaraztea da Euskal Echea Institutuak bultzatzen duen proiektu honen xede nagusia. Bide batez eta ikastaroaren izenak adierazten duen legez, Unibertsitateko arduradunek maila akademikoko proposamena eskaini nahi dute. Kari horretara eta inguruko beste hainbat ekimenetan ez bezala, kurtso hau gainditzeko derrigorrezkoa da ikerlan bat egitea.

UVV-ren (Universidad Vasca de Verano, bere gaztelaniazko hizkietan) 4. edizioan euskal kultura eta euskaldunekin lotura duten gai asko garatuko dira, tartean hizkuntza, historia, zinemagintza, sukaldaritza eta ekonomia, batzuk aipatzearren. Euskaldunen herria, ohiturak eta orainaldia hobeto ezagutzeko ikuspuntu ugari eskainiko dituzte irakasleek, batzuk Udako Euskal Unibertsitatearen ikasle ohiak direnek.

Ekintzen artean, larunbat 11an txango bat egingo dute ikasleek. Egun osoko aktibitatean, Llavallolgo Euskal Echearen instalazioak bisitatuko dituzte, hau da, eskola eta zahar etxea. Bertan herri kirolei buruzko klasea emango zaie bisitariei eta bisita bukatzeko hitzaldi bat.

Izena emateko epea bihar, otsailaren 3an, bukatuko da. Interesatuek dei egin dezakete 11 4308 5401 int.24 zenbakira goizeko 10etatik 12:30 etara edo idatzi infouvv@euskalechea.org.ar helbidera.

Udako Euskal Unibertsitatearen azken ekintza –publiko orokorrarentzako mintzaldi bat– otsailaren 17an izango da, arratsaldean. Bertan eskuratuko zaizkie diplomak kurtsoa gainditu duten ikasleei.

2012ko UEUko irakasle eta gaien zerrenda:

- Hasierako hitzaldia, Euskal erakundeak, Mikel Ezkerro
- Euskal geografia, Euskal historia,  Jorge Beramendi
- Euskal zuzenbidea, Enrique Aramburu
- Euskal literatura – Oinarrizko euskara, Carlos Irisarri
- Euskal erakundeak, Eduardo Torry
- Euskal hizkuntzalaritza, Sabrina Otegui
- Euskal antropologia, Leandro Etchichury
- Euskaldunak eta itsasoa – Euskal sukaldaritza, Damian Cebey
- Euskal arkitektura, Federico Inchauspe
- Arte plastikoak, Adrián Gualdoni Basualdo
- Euskal musika – Txistu tailerra, José Gutiérrez
- Euskal dantzak, Mikel Huget
- Euskal kirolak, Javier Clúa
- Euskal historia, Pedro Beramendi
- Euskal mitologia, Celia Escudero
- Euskal Herriko ekonomia, Valentín Galardi
- Euskal zinea, Carlos Gabilondo
- Euskal Mitologia, Celia Escudero
- XIX. Mendeko Euskal nazionalismoa, Pablo Ubierna
- Euskal etnologia, Txarito Naya
- Euskal Kirolariak, Luis Luquez
- Heraldika, Pedro Tenti Alberdi

Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia