euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dena prest dago Boisen, iganderaino luzatuko diren bertako San Inazio 2013 jaiei ekiteko

2013/07/26

Boiseko 2013ko Euskal Jaiak iragartzen dituen afixa (argazkia EuskalKultura.com)
Boiseko 2013ko Euskal Jaiak iragartzen dituen afixa (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Urtea joan da eta berriz ere iritsi da uztail-hondar, abuztu-hasiera garaia eta horrek esan nahi du, AEBetan, Idahoko Boisen, bertako San Inazioko jaiak. Gogoratu behar da uztailaren 31a hemen jai ez denez, ospakizunak aurreko edo ondoko asteburura pasatzen direla, eta aurtengoan aurrekoari egokitu zaio. Gaur arratsaldez, Euskal Etxean egingo den pintxo dastaketa batek eta Basque Block-eko Anduiza hoteleko frontoian Boise eta San Frantziskoko pilotarien artean jokatuko diren partidek emango diote hasiera jai egitarauari. Hiru egunez, Boise erdiguneko Grove kale inguruak dirdira berezia hartuko du, euskal musika, dantza, janaria, oroigarri eta elastikoak nagusituko baitzaizkie bertaratzen diren guztiei. Igandean, revival, Ordago taldearen itzulera, Basque Block-eko berbenan.

Boise, Estatu Batuak. Jakina denez, urtero San Inaziotan ospatzen dituzte Boiseko euskaldunek bertako euskal jaiak, hiri erdigunean dagoen Basque Block delako auzo euskaldunean, Udaletxetik eta Kapitoliotik metro batzuetara. San Inazio asteazkenean denez, aurtengoan uztailaren 26, 27 eta 28ra ekarri dira ospakizunak, gehienbat Grove kalea, Basque Block delako eremua, horretarako trafikoari propio itxiko zaion Grove kalea eta hiriko Udal Parkea gertaleku, St John katedralarekin batera, horraino iritsiko baita larunbatean dantzarien kabalkada San Inazioren irudiarekin, ondoren euskal meza nagusia, organo eta abesbatzaz, eta bertako Oñati dantzariez edertu eta koloreztatua.

Hona Boiseko 2013ko San Inazio jaien egitaratua:

OSTIRALA, UZTAILAREN 26a

-6:00pm: Pintxo dastaketa Euskal Etxean, Grove kalean

-6:00pm: Pilota partidak esku huska, semifinalak Basque Block-eko Anduiza hotel ohiko frontoian, Boiseko (Idaho) eta San Frantziskoko (Kalifornia) pilotarien artean

-7:00pm: Anduiza frontoian baita ere, paleta-goma bigarren motako semifinalak, Boiseko (Idaho) eta San Frantziskoko (Kalifornia) pilotarien artean

LARUNBATA, UZTAILAREN 27a

-10:00am: Anduiza frontoian paleta Goma B motako finalak, semifinaletako irabazlea Bakersfield-eko (Kalifornia) pilotarien kontra

-11:00am: Boiseko euskal musikarien emanaldia Basque Block-en, horretarako propio itxi den Grove kalean; Baleen jokoaren exhibizioa Anduiza pilotalekuan

-12:00am: Boiseko Gazteak dantza taldearen emanaldia leku berean

-1:00pm: Boiseko Txantxangorriak euskal musikari taldearen emanaldia, triki eta panderoak, alboka, txalaparta...

-1:45pm: Boiseko Oinkari dantza taldearen emanaldia

-2:00pm: Baleen jokoaren exhibizioa Anduiza pilotalekuan

-3:00pm: Esku huskako Pilota finalak, finalerdietako irabazlea Bakersfield-eko (Kalifornia) pilotarien aurka

-4:00pm: Paleta gomako lehen motako (A class) finalak, Boise San Frantziskoren kontra

-7:00pm: Meza St. John katedralean. Aurretik dantzarien kabalkada hiriko kaleetan katedraleraino San Inazioren irudia bizkarrean. Euskal kantuak meza garaian, Boiseko Biotzetik abesbatzarekin, dantzak aldarean Boiseko Oñati dantzarien eskutik; meza ostean ere katedral aurrean, San Inazioren irudiaren aurrean

-9:00pm: Berbena dantzaldi publikoa Basque Block-en, itxitako Grove kalean. Boiseko "Amuma Says No" euskal taldeak joko du

IGANDEA, UZTAILAREN 28a

-11:00am: Piknika Boise hiriko Udal Parkean; familia girokoa, norberak behar ditu ekarri janari-edariak

-2:00pm: Goiz-arratsaldez inprobisatutako musika eta kantuak; bereziki 2etatik aurrera, haurrentzako jokoak eta lehiaketak, irrintzi txapelketa, eta abar

-7:30pm: Berbena eta dantzaldi publikoa Basque Block-en. Jotzen, Txantxangorriak eta Ordago taldea (hainbat urteren ondotik, Boiseko euskal dantzaldi eta berbenen arloan erreferentzia izan zen Ordago propio berbilduko da gaur jotzeko; ongi itzuli!!!) 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia