euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Deia egin dute Euskal Herritik Argentinara Agirre Lehendakariaren irudi finko edo mugikorrak topatzeko

2009/10/09

Lehendakari Agirre Batzordea: 2010ean Agirre hil zela 60 urte beteko direla-eta egitarau bat ari dira prestatzen, behar bezala ezagutua eta oroitua izan dadin (argazkia Sabino Arana Fundazioa)
Lehendakari Agirre Batzordea: 2010ean Agirre hil zela 60 urte beteko direla-eta egitarau bat ari dira prestatzen, behar bezala ezagutua eta oroitua izan dadin (argazkia Sabino Arana Fundazioa)

PUBLIZITATEA

Euskal Herritik, Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Sabino Arana Fundazioak kudeaturikoa, FEVAri eta euskal-argentinar komunitateari zuzendu zaio, Agirre Lehendakaria agertzen diren irudi finko zein mugikorrak eskuratzeko. Jakina denez, Agirre Jaurlaritzako lehenengo Lehendakaria izan zen, eta lau bidaia egin zituen Argentinara. Norbaitek hau irarri eta berak ez, baina halakorik izan lezakeen beste norbait ezagutuko balu, erregua luzatzen zaio baita ere, bigarren pertsona edo erakundearen datuak pasa ditzan, operazio honen helburuak batera edo bestera bete ahal izan daitezen.

Artea, Bizkaia. Hauxe da Euskal Herritik Euskal Abertzaletasunaren Museoak-Sabino Arana Fundazioak Argentinara erdera hutsean zuzendutako gutunaren testu euskaratua.

Artea, 2009/10/06

Jaun-andere horiek:

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museotik (Bizkaitik, Euskadin) oso interesatuta gaude Jose Antonio Agirre Lekuberen (1904-1960) egon daitezkeen irudi finko eta mugikorrak eskuratzeko (filmak, dokumentalak eta argazkiak). Agirre, Eusko Jaurlaritzako lehendabiziko lehendakaria izan zen, 1936ko urriaren 7tik hil zen arte.

Jakin badakigu Agirre Lehendakariak zenbaitetan bisitatu zuela Argentinako euskal gizataldea:

          - 1941ean
          - 1942an
          - 1951ean (Demokrazia Kristauaren Biltzarra)
          - eta 1955 azkenean edo 1956 hastapenean

Jakin nahi genuke ba al dagoen bidaia horietako filmarik (erakundeena zein pribatu/familiarra), soinu grabaketak edo argazkiak aipatu bidaiei dagozkienak.

Zure euskal etxe edo erakundean gure interesekoa izan daitekeen objektu/dokumenturik bazenu, zer nolako baldintzatan erosi ahal izango genuke argazki edo grabaketa horien kopiarik? (baldintza teknikoak, ekonomikoak, nondik heldua zaigun adieraztea, eta abar).

Zuk ez bazenu: ezagutzen al duzu beste inor --gizabanako zein erakunde-- bila ari garen gisako materiala izan dezakeenik? Zinez eskertuko genizuke edozein aholku eta laguntasun Euskaditik hasia dugun bilaketa honekiko.

Geure helburua, etekin ekonomikorik gabeko kultur Erakunde garenez gero, material mota hauek guztiak bildu eta bere eduki edota erreferentzia geure webgunean  eman ahal izatea da, Agirreren nortasuna hobeto ezagutu nahi duen ororen eskueran ipintzeko.

Zure arreta aldez aurretik eskertuz, eta zure erantzunaren zain, har ezazu agur bero bat.



Marian Moreno
Euskal Abertzaletasunaren Museoko arduraduna - Sabino Arana Fundazioa

Lotura interesgarriak

Agirre Lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena
www.sabinoarana.org/antbuspre.asp?cod=4409&nombre=4409&nodo=&orden=Falso&sesion=14

Euskal Abertzaletasunaren Museoa
www.abertzaletasunarenmuseoa.org

Sabino Arana Fundazioa
www.sabinoarana.org

Helbideak:

-Sabino Arana Fundazioa
Gran Vía 29 - 5º
48009 Bilbao
Tel: (34) 94 405 6450 - (34) 94 405 6448
Faxa: (34) 94 405 6452

-Euskal Abertzaletasunaren Museoa
Herriko Plaza, 39 - Meñaka Jauregia
48142 Artea (Arratia-Bizkaia)
Tel: (34) 94 631 7286 - (34) 94 631 7399
Fax: (34) 94 631 7250



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia