euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Deia egin die Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxe eta komunitateei irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospa dezaten

2018/07/24

Euskal Diasporaren Egunaren logoa
Euskal Diasporaren Egunaren logoa

PUBLIZITATEA

Deia egin die Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxe eta komunitateei, bakoitzak bere hiri eta herrialdean irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospa dezaten. Aurtengoa izango du lehenengo edizioa joan den abenduan Jaurlaritzako Aholku Batzordeak munduko euskaldunen artean ideia-lehiaketa bat egin ondoren data hau onetsi zuenetik. Ospakizuna sustatzeko, bideo bat plazaratu du exekutiboak zenbait hizkuntzatan, Marian Elorzak eta Gorka Alvarez Aranburuk aurkeztu berria dutenez.

Vitoria-Gasteiz. Deia munduko euskal etxe eta komunitateei zabaldu zaie eta baita euskal familia eta euskaldunak dauden lekuei, asmoa, programak, ekitaldiak eta ospakizunak antolatzea baita, Diasporaren errealitatearen berri eman eta hedatu ahal izateko, eta Euskal Herriarentzat duen eta izan duen garrantzia ezagutarazi eta gizarteratzeko, Euskal Herrian zein munduan euskaldunak dauden lekuetan.

'Euskal Diasporaren Eguna' sustatzeko egin den bideoa joan den asteazkenean aurkeztu zuten Lehendakaritzan Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk. Bertan, munduko zenbait azentuz mintzo diren euskaldunak entzun daitezke, deia eginez irailaren 8an parte hartzeko: "Irailaren 8a, Euskal Diasporaren Eguna, Euskadi zugan bizi da".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia