Deabru Beltzak euskal kale-antzerki konpainia Montrealen (Quebec, Kanada) egongo da gaurtik uztailaren 24ra, hiriaren 375. urteurrenaren harira antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko. Euskal antzerkilariek Les Tambours de Feu kaleko ikuskizuna eskainiko dute egunero bertako hiri erdigunean.
Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak adierazi duenez, Deabru Beltzak euskal kale-antzerki konpainiaren partaidetza uztailaren 19tik 24ra gauzatuko da, Montreal hiriak bere sorreraen 375. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekitaldi-programako parte aritzeko. Izan ere euren Les Tambours de Feu kaleko ikuskizuna egunero eskainiko dute Saint-Denis eta Moisonneuve kaletatik abiatuta.
Les tambours de feu from Gorka on Vimeo.
Ikuskizunak zuzeneko musika, piroteknia eta efektu bereziak uztartzen ditu. Esku batean danborra eta bestean probokazioa, Deabru Beltzaken azken lanean danborrek eztanda egingo dute eta kaleak argiz bete. Konpainia 1996an sortu zuten Euskal Herriko hainbat antzerki taldeetatik zetozen aktoreek, eta geroztik 10 lan sortu dituzte.
Montreal hiriak 375 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, orotariko ekitaldi eta ikuskizunak antolatu dituzte hirian, ardatz kronologiko bat osatuta. Ikusi programazio osoa esteka honetan.