euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dave Bieter euskalduna beste lau urtez izango da Boiseko alkate; botoen %63.6 lortu du eta errepublikarrak %35.7

2007/11/08

Bieter alkate berrautatuak Boiseko Euskal Etxeko areto nagusiak bildu zituen bere zaleak hauteskunde gauean. Bertatik segitu zuten bozketaren emaitza (argazkia Michael Zuzel)
Bieter alkate berrautatuak Boiseko Euskal Etxeko areto nagusiak bildu zituen bere zaleak hauteskunde gauean. Bertatik segitu zuten bozketaren emaitza (argazkia Michael Zuzel)

PUBLIZITATEA

Duela lau urte, 2003ko azaroko bigarren asteartean Dave Bieter-ek ilea moztu zuen eta pala partida bat jokatu zuen bere anaia Chris-ekin. Hori hautalekuak itxi aurretik izan zen, eta emaitzak ateratzen hasi baino lehen. Davek pilotalekuan irabazi egin zuen gau hartan eta garaipena errepikatu egin zuen hauteskundean ere. Beraz, zortea ekarri zion bideari eutsiz, 2007ko azaroko bigarren asteartean, Davek ilea moztu eta berriz ere frontoira joan da anaiarekin. Eta berriro ere pilotan irabazi eta hauteskundea ere irabazi egin du. Alkatearen esanetan, anaia Chrisek ez dio irabazten utzi eta agerian da bestela ere patua alde duen gizona dela.
Alkate demokratak tarte politaz irabazi du berriz ere, botoen ehuneko 64arekin eta bigarren agintaldiari eutsiko dio beraz. Bere aurkari errepublikarrak emaitza eskasa lortu zuen, soilik botoen ehuneko 36arekin. Biak elkarrekin lan egin izan dute, alkate eta zinegotzi gisa hurrenez hurren eta harreman horrek bere horretan segitu beharko du beste lau urtez.

[Dave Bieter Idahoko 'NewChannel 7' telebista kateko Alyson Outen kazetari ezagunaren galderei erantzuten Euskal Etxeko areto nagusian ezarritako bere hauteskunde gaueko segimendu eta festa zentruan (argazkia Michael Zuzel)]

[Bieter udalbatzakide duen Maryanne Jordan-ekin Euskal Etxera bildutako jendeei hitz egiten (argazkia Michael Zuzel)]

Hauteskunde hauek aurrekoak baino dexente errazagoak izan dira Boisek alkatetzan izan duen lehenengo euskaldunarentzat. Orain lau urte, hiru errepublikarren aurka aritu zen lehian eta botoen %50a behar zuen irabazteko. Inkestek zioten hauteskunde gau hartatik ez zela alkaterik aterako eta bigarren itzuliari ekin beharko zitzaiola, baina Bieter erakutsi zien guztiei oker zeudela.

Oraingoan ez dio bakarrik pala jokoaren tradizioari eutsi. Orduan bezala, bere kanpainako festa Boiseko Euskal Etxean ospatu du, bertako apaindurak kolore txuri-gorri-berdeak baizik ez zeuzkatela.


Lotura interesgarriak

Dave Bieter-en kanpaina webgunea
www.bieterforboise.com Boise Omenaldia Mass in Boise, Idaho
2007ko azaroaren 2an argitara emana

'Biographical Dictionary of Idaho Basques' ari dira prestatzen
2007ko urriaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

Boise, Idaho Txantxangorriak Basque Troup of Boise
2007ko irailaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Apoyo del Estado de Idaho al Proceso de Paz
2006ko apirilaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Bieter: 'No sé cuándo ni cómo, pero la autodeterminación llegará'
2005eko abuztuaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

El gobernador de Idaho autoriza la creación de una matrícula vasca
2005eko martxoaren 31ean EuskalKultura.com-en argitara emana

El alcalde Bieter participa con un pequeño papel en la ópera Carmen
2005eko otsailaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Dave Bieter recibe en Euskadi el Premio Sabino Arana
2005eko urtarrilaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana

El euskaldun Dave Bieter se hace con la alcaldía de Boise
2003ko azaroaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana

Dave Bieter anuncia su candidatura a la alcaldía boiseana
2003ko maiatzaren 9ko EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia