Vitoria-Gasteiz. Datorren ostiralean, urriaren 18an, bukatuko da Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbide bere enplegu-zerbitzu publikoak antolatutako Gazteen Itzulera programaren laguntzetan izena emateko epea. Enpresek egun horretara arte dute, Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpora balio-gaitasunak eskuratu dituzten gazte profesionalak kontratatzeko eskaintzen dituen laguntza ekonomikoen etekina lortzeko.
Jaurlaritzak ohar batean diopenez, “programa urtearen hasieran zabaldu zenetik, zenbait enpresa Lanbiderekin jarri dira harremanetan, gazte-talentuaren itzulera bultzatzen duen lerro horren ezaugarri nagusiak zuzenean ezagutzeko; laguntzak ezarritako soldataren % 50 artekoak izan daitezke, alegia, kontratu mugagabe bakoitzeko 12.000 eurokoak”, esan du Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak. “Haietatik, hogei bat enpresak baino gehiagok gazte-talentua kontratatzeko dirulaguntza eskatu dute”.
Beste urte batzuen aldean enpresen dinamismo handiagoa egon da, eta hori laguntzen, hartzaile ere baden beste kolektiboan ere izan da, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean bizi diren 35 urtetik beherakoen kolektiboan. “120 gazte inguruk eman dute izena Euskadira itzultzeko asmoa duten pertsonen fitxategian”, esan du Belandiak.
Gazteen Itzulera programaren laguntza-lerroa bikoitza da: alde batetik, 35 urtetik beherakoak diren eta kanpoan gutxienez 12 hilabete lanean daramatzaten euskaldunak kontratatzen dituzten euskal enpresek dirulaguntza jaso dezakete, soldataren zati bat ordaintzeko. Bestetik, kontratatutako gazteek laguntza bat jasoko dute, joan-etorrera gastuak ordaintzeko. Kontratazioak ezingo dira urtebete baino gutxiagokoak izan, eta lan-kontratuaren bidez egingo dira.
-Informazio gehiago, Lanbideren webgunean, hemen