Donostia-San Sebastian. Urriaren 3ra arte bozka daitezke Eusko Ikaskuntzaren 'Manuel Lekuona' Saria 2021rako hautagaiak. Aurtengoan, bederatzi dira aurkeztutako hautagaitzak, eta horien artean badira bi zuzenean Diasporarekin edota EuskalKulturarekin harremana daukatenak: Diasporan jaioa eta gaur egun luxuzko kolaboratzaile dugun Arantzazu Ametzaga da bat, eta kolaboratzaile eta elkarrizketatzaile fin izan genuen Elixabete Garmendia bestea, bi profil arras diferente baina biak ekarpen handikoak euskal kulturaren munduari.
Zer esanik ez gainerako hautagaiak ere lan eskerga egindakoak direla. Gogora dezagun Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuela 'Manuel Lekuona' Saria, "sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko". Bozka kontaketa ponderatua du, honela banatuta: Eusko Ikaskuntzako bazkideak, %30; Euskal Komunitate Globala, %10; Epaimahai Instituzionala, %60 (Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritza eta entitate erreferenteetako ordezkariek osatutakoa).
HAUTAGAIAK
-Sagrario Aleman, hizkuntzalaria, curriculuma
-Arantzazu Ametzaga, Historia, curriculuma
-Gurutzi Arregi, Etnografía / Antropologia, curriculuma
-Joxe Azurmendi, Filosofia, curriculuma
-Jon Bagües, Musikagintza / Artxibogintza, curriculuma
-Xabier Egaña, Artegintza / Margolaritza, curriculuma
-Felix Fernandez de Romarategui, Artea / Ekuador, curriculuma
-Elixabete Garmendia, Kazetaritza, curriculuma
-Enrike Zelaia, Folklorea, curriculuma