Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxetik bidalitako ohiko oharrean adierazten denez, hilabetero lehenengo igandean Venezuelako hiriburuko euskal elkartearen egoitzan egiten den meza datorren igandean, otsailaren 1ean, izango da honako lagunen alde: Juli Uria Olabarrietaren Alarguna, Ana Badiola de Goitia, Ricardo 'Triki' Azpiritxaga eta Alberto Trojaola.
Funtzioa ohiko orduan, goizeko 11etan egingo da, Eusko Etxeko goiko aretoan.
Lotura interesgarriak
Eusko Etxeko bloga
www.euskoetxeacaracas.blogspot.com