euskal diaspora eta kultura
2010/01/26
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Ekitaldiak datorren astelehenean, otsailaren 1ean, inauguratuko ditu Euskal Echea elkarteko presidente den Juan Etchegoin-ek, erakunde horrek Buenos Aires hiriburuko Sarandi kalean daukan egoitzan. Karia horretara hamabost egunotan ekimenean parte hartuko duten ikasle eta irakasleei zuzenduko zaie. Ikasleek "Euskaldunen ibilbidea eta kultura" ikastaro nagusia segitu ahal izango dute bi astez, edo astebeteko beste ikastaro batzuk hautatu, tartean euskal etnologia, geografia, musika eta dantzari buruzkoak.
Ekimenaren azkeneko eguna publiko orokorrari zabaldutakoa izango da eta, besteak beste, gai bakoitzean landu eta ikastaroak gainditu ahal izateko ikasleek prestatutako lanak irakurriko dira goiz partean. Arratsaldez, berriz, ziurtagiriak eman eta 2010eko Argentinako Euskal Unibertsitatearen saioak bukatutzat emango dira aurtengoz, hori euskal diasporari buruzko hitzaldi baten eta ohorezko topa-egite baten ostean.
Erakunde antolatzailea, Euskal Echea elkartea, Buenos Aires hiriburuan zein Lavallol herrian eskola eta zaharretxe bana dituen irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da, 1904ean Pirineoz bi aldeetako euskaldunek sortua euren seme-alabei hezkuntza hobea ematearren eta pertsona nagusiak zaintzeko "bizitzaren borroketan mesede handirik jaso ez dutenei" erreparatuz bereziki, estatutuek diotenez.
-Jakingarri gehiago: www.euskalechea.org.ar
-Izenemateko edo galdetzeko idatzi hona: infouvv@euskalechea.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus