Donostia-San Sebastian. 18 eta 35 urte arteko, euskal etxe bateko kide bazara, ez zazu zalantzarik izan, sekula ahaztuko ez duzun aukera baita Gaztemundun parte hartzea. Doaniko ikas egonaldi bat da Euskal Herrian, 2022ko abenduaren 4tik 20ra. Aurkezteko hiru minutuko bideo bat bidali behar duzu, euskal diasporaz duzun ikuspegia azalduz eta diaspora hobeto egituratzeko ideiak proposatuz. Esanez baita ere zerk egiten zaituen hautagai egokia programan parte hartzeko.
Kanpoko Euskal Komunitatearentzako Zuzendari Gorka Alvarez Gaztemundu 2022 hizpide
Bidali eskaerak —bideoa eta eskatutako dokumentazioa— helbide elektroniko honetara: euskaletxeak@euskadi.eus.
Irailaren 12a da azken epea, Euskal Herriko 24:00etarako. Aurretik parte hartutakoek ezin dute berriz izena eman,
Ez dago euskara edo gaztelania jakin beharrik parte hartzeko.
Ez zazu geroratu eta bidali lehen bailehen, edo pasa informazioa, balia dezakeen edonori.
-Gaztemundu 2022ko araudi eta eskakizunak EHAA-BOPV buletinean