euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren asteartean hasiko du Santiagon bere Euskal Astea'19 'Txileko Euskal Gizataldea' euskal etxeak

2019/07/19

'Txileko Euskal Gizataldea' euskal etxeak antolatutako Euskal Astea 2019 ekimenaren kartel eta egitaraua
'Txileko Euskal Gizataldea' euskal etxeak antolatutako Euskal Astea 2019 ekimenaren kartel eta egitaraua

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Santiagoko Estadio Español erakundea eta bertako instalazio zabalak egoitza dituen Colectividad Vasca de Chile euskal etxeak azken urteotan urtero antolatzen duen Semana Vasca ekitaldia datorren asteartean, uztailaren 23an, hasiko da aurtengoan, eta igandera arte, 28ra arte, luzatuko. Abiatu ere "Euskal emakumeak" erakusketarekion abiatuko da eta igandean San Inazio mezarekin bukatuko, tartean hitzaldi bat Winnipeg-ez, San Inaziori buruzko film bat emanez eta ohiko Abesbatzen Topaketa eginik.

Honakoa izango du egitarau urtero San Inazio Egunaren (uztailaren 31a) inguruan antolatzen den ekitaldi honek:

-Uztailaren 23a, asteartea
Erakusketa: "Euskal emakumeak - Mujeres vascas"
El Greco Aretoa, 19:30etan

-Uztailaren 24a, asteazkena
Hitzaldia: "80 aniversario, los mitos del Winnipeg"
Hizlaria, Julio Gálvez Barraza, idazlea
Cervantes Aretoa, 19:30etan

-Uztailaren 25a, osteguna
Filma: "San Ignacio de Loyola"
Ikusentzunezko Aretoa, 17:00etan

-Uztailaren 26a, ostirala
VI. Abesbatz Topaketa
Errege-Erreginen Aretoa, 19:30etan

-Uztailaren 28a, igandea
Meza Loilako San Inazioren ohoretan
Estadio Español-eko Kapera, 11:30etan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia