euskal diaspora eta kultura
2010/03/22
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Euskara eta Euskal Kulturari buruzko oinarrizko mailako ikastaro berri bati ekingo diote bihar, martxoak 23, Buenos Aires Unibertsitateak (UBA) eta Argentinako Euskal Federazioak. Klaseak uztailera arte luzatuko dira astearteetan eta ostegunetan 6etatik 8etara laboratorioaren egoitzan, hiriburuko 25 de Mayo 221 helbidean.
Proposamen honen helburua euskara eta euskal kultura eskolak esparru akademikoetara ateratzea eta hedatzea da; aldi berean euskal etxe batekin kontakturik ez duten pertsonei dago zuzenduta. Erakunde antolatzaileetatik jakinarazi denez parte hartzeko ez da titulu akademikorik behar, interesa eta jakinmin soila baizik. Beste alde batetik, eta aurreko urteetan legez, kurtsoa gainditzen dutenek UBA ren agiri bat lortuko dute. Irakasleei dagokienez, eskolak emateko arduradunak Teresa de Zavaleta eta Sabrina Otegui izango dira. Kontsultak egiteko, FEVArekin kontaktuan jarri FEVA_euskera@fibertel.com.ar edo deitu 4372-3520 zenbakira.
Lotura interesgarriak
FEVA, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar
UBAko Hizkuntza Laboratorioa
www.idiomas.filo.uba.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus